Wikipedia, Entziklopedia askea
Harraparitza
animalia
batzuk beste batzuk janez bizitzean datzan
espeziearteko
harremana da
[1]
. Banako batek,
harrapariak
, beste bat,
harrapakina
akabatzen du, osorik edo haren zati bat jan eta hartaz elikatzeko.
Harraparia eta harrapakinaren kontzeptuak erlatiboak dira, zeren eta organismo bat harraparia izan daiteke, baina era berean beste espezie baten harrapakina.
Bi espezien arteko elkarrekintza biologiko honetan espezie bat kaltetua suertatzen da (harrapakina) eta besteak onura ateratzen du (harraparia).
Garatuak dauden
biozenosietan
harraparia/harrapakin binomioak oreka bat lortzen du; oreka horrek bi espezien biziraupena ziurtatzen du. Arrazoi batengatik oreka apurtzen bada (esaterako, harraparien gehiegizko kopurua badago, edo harrapakinen populazioa asko jaisten bada) ondorioak oso txarrak dira espezie bientzat.
Harraparitza,
lehiarekin
batera,
hautespen naturalaren
eragile oso garrantzitsua da. Izan ere, harrapariek harrapakin ahulenak errazago hiltzen dituzte, eta horrek harrapakinen hautespen naturala eragiten du.
Esan liteke
parasitismoa
harraparitzaren mota bat dela: bi espezien arteko harreman ekologiko horretan bizkarroia
ostalariaren
kontura bizi da, nahiz eta gehienetan ez duen ostalaria hiltzen.