Wikipedia, Entziklopedia askea
Haringey
(
ingelesez
:
London Borough of Haringey
)
Londresko
udalerrietako (
borough
) bat da, iparraldean kokaturik dagoena.
2015eko
erroldaren arabera 272.900 zituen 29,59 kilometro koadroko azaleran.
Highgate eta Muswell Hill muinoak ditu, 130 metrotako garaiera dutenak, eta hortik Lea ibaira lautada bat zabaltzen da. Hiriko Gerriko Berdearen parte dira Haringueyko parkeak.
Muswell Hill
aldean Burdin eta Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira.
Trinobantes
leinuko
zeltiarrak
egon ziren hurrengo eta ondoren
erromatarrak
iritsi ziren. Hauek Ermine Street errepidea eraiki zuten, gaur egun Tottenham High Road dena. Ondoren V eta VI mendeetan
saxoiek
okupatu zuten lurraldea.
Nekazal eremua izan zen XVIII mendean Londres inguruan etxalde handiak eraikitzen hasi ziren arte. XIX mendearen erdialdera urbanizazio azkarra izan zuen. Udalerria 1965 urtean eratu zen.
Barrutia honako auzoek osatzen dute:
|
- Manor House
- Muswell Hill
- Noel Park
- Seven Sisters
- South Tottenham
- Stroud Green
|
- Tottenham
- Tottenham Green
- Tottenham Hale
- Turnpike Lane
- Wood Green
|