Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamalaudun
edo
soneto
hamalau lerroko poesia lana da, lau lerroko bi ahapaldiz eta hiruko beste biz osatua.
[1]
Giacomo da Lentini
siziliarrak asmatua,
[2]
soneto
italierazko
sonetto
hitzetik dator, "kantatxo" esan nahi duena. Erdarazko literaturetan erabilia da oso:
- Ingelesezko literaturan
a-b-a-b, c-d-c-d, e-f-e-f, g-g
du errima-egitura eta
William Shakespearek
154 idatzi zituen.
- Italierazko literaturan
a-b-b-a, a-b-b-a
hasi ondoren bi aldaera ditu:
c-d-e-c-d-e
[3]
eta
c-d-c-c-d-c
. Denboraren poderioz beste aldaerak agertu ziren,
c-d-c-d-c-d
adibidez.
- Okzitanierazko literaturan
a-b-a-b, a-b-a-b, c-d-c-d-c-d
du egitura eta
Paolo Lanfranchi da Pistoia
koblakariak jada 1284an erabili zuen.
- Gaztelaniazko literaturan
a-b-b-a, a-b-b-a
hasi ondoren hiru aldaera klasiko ditu:
c-d-e-c-d-e
,
c-d-e-d-c-e
eta
c-d-c-d-c-d
.
- Portugalgo literaturan
a-b-b-a, a-b-b-a, c-d-c, d-c-d
[4]
- Frantsesezko literaturan
, italierazko sonetoa da tradizionala baina bere aldaerak ere badituzte, adibidez:
francoiseses
sonetoa
a-b-b-a, a-b-b-a-c-d-c-e-d-e
du egitura.