- Artikulu hau Zeelanda Berriko gerra-dantzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Hatxe
≫.
Haka
1845
inguruko irudian.
Haka
zeremonia edo desafio dantza
maoria
da. Taldean egin ohi da, eta tribuaren harrotasuna, indarra eta batasuna erakusten du. Tradizioz, bai gizonek bai emakumeek egin izan dute, eginkizun sozial askotarako; esaterako, gonbidatu ospetsuei ongietorria emateko edota familiako ospakizunetan.
[1]
Dantzariek mugimendu gihartsuak egiten dituzte, hala nola, lurra zangoekin jotzea, mihia ateratzea eta gorputza erritmikoki makurtzea,
garrasi
bortitzez lagundurik. Hitzek, era poetikoan, arbasoei eta tribuaren historiako gertaerei egiten diete aipamen.
[1]
Zeelanda Berriko kirol taldeetako jokalariek nazioarteko partiden aurretik egin ohi dute, jokoarekiko konpromisoa, erronka eta elkarrenganako errespetua adierazteko.
[2]
New Zealand Native
errugbi
selekzioak hasi zuen ohitura hori, 1888-1889 urteetan Europan zehar egin zuen biran.
[3]
All Blacksek
Ka Mate
izeneko haka egin ohi dute, eta
Black Fernsek
Ko Uhia Mai
izenekoa.
All Blacksak
Ka Mate
egiten,
Parisen
,
1925ean
.
Te Rauparahak
, Ng?ti Toa tribuko buruzagiak, ondu zuen
Ka Mate
haka,
1820
aldean.
[4]
Zeelanda Berriko errugbi selekzioak
1905ean
dantzatu zuen lehenbiziko aldiz, Britainia Handian egindako biran. Dokumentaturik dago
Eskoziaren
aurkako partidaren aurretik egin zutela, 1905eko azaroaren 18an, eta baita
Galesen
aurkakoa baino lehen ere, abenduaren 16an.
[5]
Bigarren horretan, Galesko errugbilariek eta
Cardiff Arms Parkeko
ikusleek
Hen Wlad Fy Nhadau
abestuz erantzun zuten.
[6]
Te Rauparahak moldatutako haka kantu batekin hasten da:
[4]
[7]
- Kikiki kakaka kauana!
- Kei waniwania taku tara
- Kei tarawahia, kei te rua i te kerokero!
- He pounga rahui te uira ka rarapa;
- Ketekete kau ana to peru kairiri
- Mau au e koro e ? Hi! Ha!
- Ka wehi au ka matakana,
- Ko wai te tangata kia rere ure?
- Tirohanga ng? rua rerarera
- Ng? rua kuri kakanui i raro! Aha ha!
All Blacksak
Ka Mate
egiten,
2015eko Munduko Errugbi Kopan
.
Eta, jarraian, hakaren zati nagusia:
[4]
[7]
[8]
Maorieraz
Ka mate, ka mate! ka ora! ka ora!
Ka mate! ka mate! ka ora! ka ora!
T?nei te tangata p?huruhuru
N?na nei i tiki mai whakawhiti te r?
?, upane! ka upane!
?, upane, ka upane, whiti te r?!
|
Euskaraz
Heriotza da, heriotza da! bizitza da, bizitza da!
Heriotza da! heriotza da! bizitza da! bizitza da!
Hona hemen gizon iletsua
[oh 1]
Eguzkia ekarri eta berriz distirarazi zuena
Pausu bat gora! Beste pauso bat gora!
Pausu bat gora, beste pauso bat gora, eguzkiak distira egiten du!
|
All Blacksak
Kapa O Pango
egiten,
Dunedinen
,
2014an
.
Kapa O Pango
Zeelanda Berriko errugbi selekzioarentzat
moldatutako haka da. Ngati Porou tribuko Derek Lardellik ondu zuen, eta
2005eko
abuztuaren 28an aurkeztu zuten All Blacksek,
Dunedinen
,
Hegoafrikaren
aurkako partida baino lehen.
[9]
Partida All Blacksen garaipenarekin bukatu zen (31-27). Haka honek ez zuen
Ka Mate
ordeztu, eta taldeak erabakitzen du bata edo bestea egitea.
[10]
Maorieraz
[11]
Taringa whakarongo! Kia rite! Kia rite! Kia mau! Hi!
Kia whakawhenua au i ahau!
Hi, aue! Hi!
Ko Aotearoa, e ngunguru nei!
Hi, au! Au! Aue, ha! Hi!
Ko kapa o pango, e ngunguru nei!
Hi, au! Au! Aue, ha! Hi! I ahaha!
Ka tu te ihi-ihi
Ka tu te wanawana
Ki runga i te rangi,
E tu iho nei,
E tu iho nei, hi!
Ponga ra!
Kapa o pango! Aue, hi!
Ponga ra!
Kapa o pango! Aue, hi!
Ha!
|
Euskaraz
Entzun! Gertu! Lerrokatu! Erne!
Utzi Lurrarekin bat izaten!
Zeelanda Berria orroka dago!
All Blacksak ere orroka daude!
Aurre egin beldurrari
Borrokatu izua
Goiko zerurantz,
Borrokatu hor goian,
Borrokatu hor goian!
Itzalak erortzen dira!
[oh 2]
All Blacks!
Itzalak erortzen dira!
[oh 3]
All Blacks!
|
Black Fernsak
haka egiten
2014ko
Munduko Errugbi Kopan
.
Ko Uhia Mai
da
Zeelanda Berriko emakumezkoen errugbi selekzioek
, bai hamabostekoeak, bai zazpikoak, partidak baino lehen egiten duten haka.
- Maorieraz
[12]
- A uhia mai
- Ko wai nga Hine
- Ko wai nga Hine
- Ko nga Mamaku e ngunguru nei
- Ko Hineahuone, Ko Hinetitama Ko Hinenui te po
- Ki te whaiao, ki te ao marama e
- Hi a haha
- Mauri ki te rangi
- Me te whenua
- Nga kapua whakapipi
- Mai nga Maunga titia e
- Hi a haha
- He tia he tia
- Te Moana nui?a?Kiwa
- Mai nga topito
- Ki nga moutere
- O te ao whanui e
- Hi a haha
- Tumai ra koe
- Te mana wahine
- Te Wharetangata
- Nga Mamaku o Aotearoa
- He tia he tia. He ranga he ranga
- Haere mai te toki
- Haumi ee, hui e
- Taiki ee
- Hi!
|
- Euskaraz
- Jakin dadila
- Nor ditun emakume hauek?
- Nor ditun emakume hauek?
- Iratze beltzen burrunba dun
- Hineahuone,
[oh 4]
Hinetitama
[oh 5]
eta Hinenuirengandik
[oh 6]
iritsi gaitun
- Zeruetatik argiaren mundura
- Bizi-indarra, goitik
- Bizi-indarra behetik (lurretik)
- Hodei multzoak
- Zerua zulatzen duten mendiak
- Goazen
- Ozeano Bare handira
- Uhartearen bazterretatik
- Ondoko uharteetara
- Eta mundu osora
- Tente eta harro hago
- Emakume indartsuak
- Nork jasango etorkizuna?
- Zeelanda Berriko iratze beltzek
- Altxa hadi eta segi aurrera
- Erronka iristean
- Elkartuko gaitun
- Indarra elkarrekin. Egingo dun
|
- ↑
a
b
What is the haka?.
newzealand.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-9)
.
- ↑
Zabala, Amaia.
Louisa Wall: "Datozen hamar urteetan Zeelanda Berriaren erabateko deskolonizazioa lortzeko esperantza daukat".
Argia, 2018ko apirilak 1, argia.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-11-9)
.
- ↑
Natives' Rugby Tour, 1888-89.
nzhistory.govt.nz
(Noiz kontsultatua: 2023-11-9)
.
- ↑
a
b
c
Haka Ka Mate Attribution Act 2014 Guidelines.
Ministry of Business, Innovation & Employment, web.archive.org
(Noiz kontsultatua: 2023-11-9)
.
- ↑
Un Mundial a ritmo de Haka.
marca.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-9)
.
- ↑
Danes, Miguel.
Wales: The anthem in more recent years.
bbc.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2023-11-9)
.
- ↑
a
b
Ka Mate.
folksong.org.nz
(Noiz kontsultatua: 2023-11-9)
.
- ↑
Haka dantza.
Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 24, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-11-9)
.
- ↑
Cleary, Mick.
Cut-throat haka does All Blacks no favours.
The Daily Telegraph, 2005-09-06, telegraph.co.uk
.
- ↑
Cut-throat haka does All Blacks no favours.
The Daily Telegraph, 2005-09-06, telegraph.co.uk
.
- ↑
Kapa O Pango.
folksong.org.nz
(Noiz kontsultatua: 2023-11-12)
.
- ↑
Learn the Haka.
experienceallblacks.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-12)
.
- ↑
Maorien mundu-ikuskeraren arabera, iletsu eta ausart baliokideak dira.
- ↑
"Zilarrezko iratzea" NZRUren itzulpenean.
- ↑
"Zilarrezko iratzea" NZRUren itzulpenean.
- ↑
Lehenbiziko emakumea, mitologia maoriaren arabera.
- ↑
Hineahuoneren eta T?ne jainkoaren alaba.
- ↑
Gauaren eta heriotzaren jainkosa, mitologia maoriaren arabera.