Haben Girma
(
Oakland
,
1988ko
uztailaren 29a
[1]
[2]
)
estatubatuar
abokatua
eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea da.
Harvard Unibertsitateko
zuzenbide fakultatean graduatu den lehen pertsona
gor
-
itsua
da
[3]
[4]
[2]
.
Oaklanden (Kalifornia) jaio zen 1988an,
eritrear
jatorriko familian. Bere aita, Girma Kidane Adgoy,
Addis Abeban
(
Etiopia
) jaio zen eta ama, Saba Gebreyesus,
Asmaran
(Eritrea)
[5]
[6]
eta 1983an Sudanera ihes egin zuen etiopiar eta eritrear errefuxiatu askoren artean
[2]
.
Haurtzaroan ikusmena eta entzumena galdu zituen
[1]
. Ikusmenaren %1 geratzen zaio
[7]
.
Ameriketako Estatu Batuetan hazi zenez, desgaitasuna duten pertsonei buruzko legeek babestuta egon da
[2]
. Teknologia erabilerrazarako sarbidea ere bazuen, besteak beste,
Braille
gailu digital bat dauka, bere neba zaharrenak, Mussie Gebrek, gor-itsua ere, Eritrean lortu ezin zuena
[2]
. 2006an Skyline ikastetxe publikoan graduatu zen
[8]
.
15 urte zituela, Malira joan zen boluntario lanak egitera, buildOn erakundearekin eskolak eraikiz
[9]
.
Lewis & Clark Collegen ikasi zuen, non behar zituen baldintzetarako eskubidea defendatu zuen
[10]
. 2010ean graduatu zen
[11]
. 2013an, Harvard Unibertsitateko zuzenbide fakultatean graduatu den lehen ikasle gor-itsu bilakatu zen
[10]
.
2013an, Disability Rights Advocates (DRA) erakundean sartu zen zen. 2015etik 2016ra bertan lan egin zuen abokatu gisa, desgaitasuna duten pertsonak defendatzen
[4]
[3]
.
2015eko uztailaren 20an, Barack Obamarekin bildu zen Etxe Zurian, irisgarritasunerako teknologien garrantzia eztabaidatzeko
[2]
.
2016ko ekainean, diseinu eskuragarriari buruzko hitzaldia eman zuen Apple Worldwide Developers Conferencen
[12]
[13]
.
2018an,
The Washington Post
egunkariak Girmaren iritzia argitaratu zuen, Texasko Estatuko Hezkuntza Batzordeari zuzendua,
Helen Keller
gizarte-ikasketen curriculumetik kentzeko bozkatu zuena. Azkenean, batzordeak erabakia bertan behera utzi zuen
[14]
[15]
.
2019ko abuztuan,
Haben: The Deafblind Woman Who Conquered Harvard Law
liburua argitaratu zuen
[16]
[17]
.
Itsu-txakur
baten laguntza erabiltzen du. 2009an, The Seeing Eye erakundeari esker, Maxine izeneko
artzain-txakur alemana
izan zuen. 2018an Maxine hil zen, eta Girmak Mylo artzain-txakur alemana adoptatu zuen
[18]
[19]
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Bondy, Halley.
≪Deaf-Blind Harvard Law Grad Slays Every Expectation, But Don’t Call Her An “Inspiration”≫
Oxygen True Crime
2016-10-13
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
(Ingelesez)
Shapiro, Joseph.
≪She Owes Her Activism To A Brave Mom, The ADA And Chocolate Cake≫
NPR
2015-07-31
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪Haben Girma≫
American Bar Association
2019-05-01
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪Haben Girma≫
Disability Rights Advocates
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Deaf Person of the Month. Haben Girma≫
Deaf People
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Eritrea: Haben’s First Book≫
Asmarino Independent Media
2019-08-21
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
Wright, Robin.
≪Who is "Worthy"? Deaf-Blind People Fear That Doctors Won't Save Them from the Coronavirus≫
The New Yorker
2020-04-28
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Haben’s Story≫
Lighthouse Guild
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
Stasio, Frank; Campbell, Nicole.
≪First Deaf-Blind Student At Harvard Law Pursues Dreams≫
WUNC
2013-11-01
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Bacon, Katie.
≪A Self-Advocate Is Now Also a Legal Advocate≫
Harvard Law School
2013-07-01
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
Starrs, Jenny.
≪VIDEO: Deaf-blind Harvard-trained lawyer who made waves now rides them, too≫
The Washington Post
2016-01-04
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Disability and Innovation: The Universal Benefits of Accessible Design≫
Apple Developer
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
Kelly, Heather.
≪This deaf-blind lawyer thinks your app needs work≫
CNN Business
2016-07-11
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
Girma, Haben.
≪Hey, Texas. Students need to learn about Helen Keller. Don’t remove her≫
The Washington Post
2018-09-19
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
Boyette, Chris; Holcombe, Madeline.
≪In reversal, Texas board votes to teach students about Helen Keller, Hillary Clinton≫
CNN
2018-11-14
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
Bobrow, Emily.
≪Haben Girma Is a Trailblazer for the Deaf and Blind≫
The Wall Street Journal
2019-08-02
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪New & Noteworthy, From Prince Albert to a Bird’s-Eye View of the Apocalypse≫
The New York Times
2019-08-06
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Disability Rights Advocate and LSC Alum Haben Girma on making her way in the world with help from her guide dog≫
Clinical and Pro Bono Programs
2019-09-10
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
Girma, Haben.
≪Guide dogs don’t lead blind people. We wander as one≫
The Washington Post
2019-08-07
(Noiz kontsultatua: 2024-02-19)
.