Wikipedia, Entziklopedia askea
Ha Long badia
[1]
(
vietnameraz
:
V?nh H? Long
),
Tonkingo golkoaren
sarrera.
Hanoitik
170 km ekialdera,
Vietnamgo
iparraldean dago,
Txinatik
hurbil. Badiak 120 kilometroko perimetroa du, eta 1.500 km² inguruko azalera. Vietnamerazko izenak, V?nh H? Long, ‘jaisten den herensugearen badia’ esan nahi du.
Badian kareharrizko 1.969 uhartetxo daude, bakoitza landaretza handiarekin. Uhartetxo batzuk hutsik daude, eta kobazulo handiak dituzte.
Hang đ?u G?
(‘zurezko hesolen kobazuloa’) inguruko kobazulorik handiena da. Haren hiru areto handiek estalaktita eta estalagmita handiak dituzte. Badiako uharte handienetan,
Tu?n Chau
eta
Cat Ban
, jendea bizi da, eta instalazio turistikoak dituzte hondartzen inguruan. Uharte txikienek hondartza ikusgarri asko dituzte.
Uharte batzuetan arrantzaleen ur gaineko herriak daude. Arrantzale horiek sakonera txikiko urak baliatzen dituzte 200 espezie baino gehiagoko arrainak eta 450 espezie baino gehiagoko moluskuak arrantzatzeko.
Uharte askoren izenak uharteek berek dituzten forma ezohikoek iradokitakoak dira, hala nola
Voi
uhartea (‘elefantea’),
Ga Choi Islet
(‘borroka-oilarra’) eta
Mai Nha
(‘sabaia’)
Badia
gizateriaren ondare
izendatu zuen
UNESCOk
1994an, eta Vietnamgo helmuga turistikorik ospetsuena da.
-
H? Long badia Titov uhartetik ikusita
-
Ha Long badia
-
Ha Long badia Titop uhartetik ikusita
-
Cat Ba uharteko leize batean
-
Ha Long badia
-
Ha Long badiako itsasontzia
-
Ha Long badiako itsasontzia
-
Saltzaileak
-
Saltzaileak
-
Arrokak
-
Ha Long badia
Ha Long badiako panorama, 2013
|
---|
Kulturalak
| | |
---|
Naturalak
| |
---|
Mistoak
| |
---|