Wikipedia, Entziklopedia askea
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea
,
HABE
laburturik,
Eusko Jaurlaritzak
kudeatutako eta hezkuntzarako lan egiten duen
instituzioa
da, izenean helburuak zeintzuk diren azaltzen duena: Izan ere,
Euskal Autonomia Erkidegoko
helduei
euskara
erakusten die eta hori lortzeko egiten du lan,
euskaltegien
sare baten bidez. Materialen sorkuntzan, eta estandar eta azterketen homologazio prozesuan ere egiten du lan.
[1]
1983an
sortu zuten, eta 25 urteetako ibilbidean 107 euskaltegi, 1.500 irakasle eta langile eta 350.000 bat ikasle ibili izan dira sare osoan. EAEtik kanpo, halaber, 3.000-4.000 bat pertsona helduk euskara ikasten dute urtero.
[2]
Egoitza nagusia
Donostiako
Vitoria-Gasteiz kalean dauka HABEk. Baditu beste bi egoitza handi
Gasteizen
(Samaniego kalean) eta
Bilbon
(on Diego Lopez de Haro kalean).
2017-2018 ikasturtean 45.029 ikasle eta 1.343 irakasle aritu ziren lanean.
[4]
[5]