Guy Stuart Ritchie
(
Hatfield
,
Hertfordshire
,
1968ko
irailaren 10a
)
ingeles
zuzendari
eta
gidoilari
bat da. Bere filma ezagunenen artean
Lock, Stock and Two Smoking Barrels
(
1998
),
Snatch
(
2000
),
RocknRolla
(
2008
) eta
Sherlock Holmes
daude.
2000 eta 2008 bitartean
Madonna
estatubatuar
abeslari ospetsuarekin ezkonduta egon zen.
John Vivian Ritchie eta Amber Parkinsonen seme txikia da. Gainera, anaia-arreba zaharrago bat du, bere amak nerabe zenean izan zuen semea. Stanbridge Earls School hamabost urterekin utzi zuen,
dislexian
espezialista den Erresuma Batuko zentrorik garrantzitsuenetako bat. Guy Ritchiek betidanik du arazo hori.
Guy Ritchiek 1995ean egin zuen debuta
The Hard Case
film laburrarekin, eta 1998an hari jarraitu zion
Lock, Stock and Two Smoking Barrels
bere lehen film luzea,
kultuzko film
bilakatuko zena. Bere txispak pelikulari gorazarre egin zion eta bere zuzentzeko estilo berezia agerian utzi zuen, antzezle taldearekin eta elkar lotzen diren hainbat tramarekin.
Lock & Stock
ek, bere aldetik, pantaila handian lan egiteko aukera eman zien
Jason Statham
aktoreari eta
Vinnie Jones
futbolari ohiari, hortik aurrera ibilbide artistiko emankorra hasi zutenak.
Snatch
, 2000koa, beste arrakasta handi bat izan zen, eta, agian, Guy Ritchieren ibilbidea nazioartean aireratu zuen filma. Horren zati handi bat
Columbia TriStar
konpainiari zor zaio, proiektu ekonomikoa babestu eta
Hollywoodeko
edozein pelikularen banaketa eman zion konpainiari. Babes handi horregatik, filmak artista ugari izan zituen, besteak beste,
Brad Pitt
,
Benicio del Toro
eta
Dennis Farina
, baita Jason Statham eta Vinnie Jones bere aktore fetitxeak ere.
Madonnarekin ezkondu ondoren, Ritchie bere emazte ospetsuari buruzko lanak egiten hasi zen, eta ≪What It Feels Like for a Girl≫ abestirako bideo musikal batean zuzendu zuen, eztabaidagarria, Madonna indarkeriazko ekintzetan erakusten zuelako, hala nola autoarekin jendea harrapatzen.
Star
film laburra ere zuzendu zuen,
BMW
konpainiaren
The Hire
film sortarako.
Bere hurrengo lana, Madonna ere barne hartu zuena, 1960ko hamarkadako
Lina Wertmullerren
film arrakastatsu baten
remake
bat izan zen.
Swept Away
kritika eta publikoaren porrota izan zen, eta horrek Ritchieren ibilbidean orban bat suposatu zuen.
Bere hurrengo filma
Revolver
izan zen, txalotua bezain gaitzetsia izan zena. Gero,
RocknRolla
filmatu zuen, kritikaren eta publikoaren aldetik arrakasta handia izan zuena. Bere filmen estilora itzuli zen aktore-talde bat erabiliz, oraingo honetan
Gerard Butler
,
Tom Hardy
,
Jeremy Piven
,
Thandie Newton
eta
Tom Wilkinson
aktoreak, besteak beste, eta elkarren segidan dauden hainbat tramarekin, bat egin arte.
2009ko abenduan,
Sherlock Holmes
estreinatu zuen Estatu Batuetan. Bertan,
Robert Downey Jr.
eta
Jude Law
aktoreek izenburuko pertsonaiaren eta Watson doktorea antzeztu zituzten, hurrenez hurren. Filmak arrakasta komertzial handia izan zuen eta jarraipena ekarri zuen bi urte geroago,
Sherlock Holmes: A Game of Shadows
izenekoa.
Vanity Fair
aldizkariak Hollywoodeko 40 ospetsu handienen zerrenda argitaratu zuen 2010ean. Ritchie 39. postuan sailkatu zuten, eta 13,5 milioi
dolar
irabazi zituen bere filmengatik.
[1]
Raindanceko Zinemaldiaren
hogeita bosgarren edizioan, Auteur Sariarekin ohoratu zuten, ≪kultuzko komedia kriminalekin≫ Erresuma Batuko zinema-industriari ≪bizitza berria≫ eman zion ≪figura nabarmen≫ gisa deskribatuz.
[2]