Wikipedia, Entziklopedia askea
Gustavo I.a Suediakoa
,
Gustavo Vasa
izenaz ere ezaguna (
1496ko
maiatzaren 12a
-
1560ko
irailaren 29a
)
Suediako
errege izan zen 1523tik hil zen arte.
Gustavo Eriksson
("Erik-en semea") ere deitu izan zitzaion. Familiaren izena,
Vasa
, ez zen garai horretan erabili; XVII. mendea aurreratua zela, familiaren armarriaren erreferentzia izateko sortu zen izena, eta orduan hasi ziren erabiltzen.
Erregeorde izendatu zuten 1521ean,
Kristian II.a Danimarkakoaren
aurka errebolta gidatu ondoren. Suedia
Kalmarko Batasunetik
bereizi zuen. Bere erregealdian herrialdea berrantolatzea eta gobernu eraginkor baten oinarriak ezartzea lortu zuen.
Herrialdearen askatzailea bezainbeste tirano despotiko kontsideratu izan da. Suediako historiografiak Suedia modernoaren fundatzaile eta
nazioaren guraso
tzat hartu izan du.
Gustavo 1560an hil zen
Stockolm-eko
gazteluan, 64 urte zituela.
Uppsalako
katedralean hilobiratua dago, bere hiru ezkontiderekin batera.
1531n Katalina Saxonia-Lauemburgokoarekin ezkondu zen; 1536an, Margarita Eriksdotter izenekoarekin, eta 1552an, Katalina Stenbock-ekin.
Lehenarekin seme bakarra izan zuen,
Erik XIV.a
, 1560-1567 denbora-tartean Suediako errege izango zena. Bigarren emaztearekin 10 seme-alaba izan zituen, eta zaharrena, Joan, Suediako errege izan zen 1567-1592 urteetan.
Gustavo I.a Vasa