Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurutz Ansola Larranaga
(
Azpeitia
,
1924ko
maiatzaren 2a
-
Donostia
,
2019ko
otsailaren 1a
) gipuzkoar ikertzaile eta irakaslea izan zen.
Ekonomia Zientzietan lizentziatua
Deustuko Unibertsitatean
eta Zuzenbidean Valladolidekoan. Ekonomia-irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitatean,
Donostian
. Makroekonomia euskaraz irakasten aitzindari izan zen unibertsitate horretan eta baita euskaraz ekonomiaren gaineko testuak idazten ere.
Euskal Herriko
ekonomia-egiturak eta haien aldaketa, nazioarteko diru-sistema
dolarraren
mende, eta ongizate-estatuaren krisia eta etorkizuna izan ziren bere ikerlan nagusiak.
Eusko Ikaskuntzaren
Gizarte eta Ekonomia Zientziak Saileko lehendakaria izan zen 1978tik 1980ra.
Kaleratu zituen lanen artean:
Euskal Herriko ekonomiaz
(1971),
USAren agintaritza eta dolarraren ahulezia
(1972),
Ongizate-estatuaren krisialdia eta etorkizuna
eta
Europar banku zentralaren moneta-politika bakarra
.
Gipuzkoako
Ikastolen Federazioaren
sortzaile eta elkarte horren lehendakari izan zen; Gasteizko Legebiltzarreko kide eta
Gipuzkoako Batzar Nagusietako
lehendakari ere izan zen.
EAJko
kide izan zen, harik eta
Eusko Alkartasunarren
sorreran parte hartu zuen arte.
Egan eta
Zeruko Argiaren
kolaboratzaile ere izan zen.