Grigori Rasputin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grigori Rasputin

(1916)
Bizitza
Jaiotza Pokrovskoie 1869ko urtarrilaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea   Errusiar Inperioa
Heriotza San Petersburgo 1916ko abenduaren 17a (juliotar egutegia)  (47 urte)
Heriotza modua giza hilketa : itotzea
bala zauria
Familia
Ezkontidea(k) Praskovia Fiodorovna Dubrovina
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak mistikoa , okultista , politikaria , nekazaria eta monjea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Khlysts (en) Itzuli

IMDB: nm1391270 Find a Grave: 7304586 Edit the value on Wikidata

Grigori Jefimovitx Rasputin ( errusieraz Григо?рий Ефи?мович Распу?тин) ( 1869ko urtarrilaren 21a greg. /urtarrilaren 9a jul. , Pokrovskoie , Siberia 1916ko abenduaren 30a greg. /abenduaren 17a jul. , San Petersburgo ) Romanov dinastiaren azken egunetan eragin handia izan zuen errusiar mistiko bat izan zen. Mundu osoan Rasputin deituraz ezaguna da: haren etsai eta aurkariek Fraide Eroa ezizenaz deitu zuten.

Fraidea zen eta taumaturgo ospetsua. Nikolas II.a tsarraren emazte Alexandra Feodorovnaren konfiantzazko gizona izan zen 1905 etik aurrera. Nikolas II.ak, erabat Alexandra Feodorovnaren mende baitzegoen, itsu-itsuan jarraitu zien Rasputinen aholkuei, bi senar-emazteek uste baitzuten hemofiliak jota zegoen tsarraren seme Alexis sendatu zuela (antza, hipnosiaren bidez).

Enperadorea gizartetik bakartzea lortu zuen Rasputinek, baina une latzak bizi zituen Errusiak Lehen Mundu Gerraren hasieran, eta gauzak erabat nahasi ziren Rasputinek 1916an Sturmer hautagaia jarri zuenean kontseiluko lehendakari. Aginpide maila handiko pertsonek gogor kritikatu zuten erabakia, baina Nikolas II.ak ez zion uko egin Rasputinen laguntzari. Jusupov printzeak , Dmitri dukeak eta Purixkievitx diputatu eskuindarrak Rasputin hil zuten.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grigori Rasputin Aldatu lotura Wikidatan