Greziako Independentzia Gerra
edo
Greziako Iraultza
(
grezieraz
:
Ελληνικ? Επαν?σταση
,
Elliniki Epanastasi
)
1821
eta
1832
greziar iraultzaileek
Otomandar Inperioaren
aurka borrokaturiko
independentzia
-
gerra
izan zen. Greziarrek
Errusiar Inperioa
,
Erresuma Batua
eta
Frantziaren
laguntza izan zuten, otomandarrek, berriz, bere basailuak ziren
Egipto
eta
Tunisiarena
.
1453an
Bizantziar Inperioa
erori zenetik, greziarrek hainbat aldiz matxinotu ziren otomandarren aurka
[1]
.
1814an
Filiki Eteria
izeneko elkarte sekretua sortu zuten Grezia askatzeko. Hauek matxinadak prestatu zituzten
Peloponeso
,
Danubioko printzerriak
eta
Konstantinopla
askatzeko.
1821rako
Theodoros Kolokotronisek
zuzenduriko matxinoek
Tripolitsa
hartuta zuten eta handik
Kreta
,
Mazedonia
eta Erdialdeko Greziara pasa ziren.
Greziarren arteko tirabirek
gerra zibila
eragin zuten eta, hori aprobetxatuz, sultanak
Mehmet Aliri
bere laguntza eskatu zion. Honek
Ibrahim Pasha
bere semea bidali eta
1825erako
Peloponesoko gehiena bereganatua zuen.
Orduan hiru potentzia nagusiek,
Errusia
,
Erresuma Batua
eta
Frantzian
, gerran sartzea erabaki eta bere itsas-armadak bidali zituzten Greziarantz. Hauek
Navarinoko guduan
otomandar?egiptiar itsas-armada suntsitu zuten. Greziarrek
1828an
turkiarrak erdialdeko Greziatik bota eta
1832ko
maiatzean
bere independentzia aldarrikatzeko gai ziren.
Bere independentzia ospatzeko Greziak urtero
maiatzaren 25ean
jaieguna du.
"Guk, Heladeko jakintsuen eta herri nobleen ondorengook, Europako nazio argituen eta zibilizatuen garai berekoak garenok,(...) ezin dugu duela lau mende baino gehiago otomandar botereak ezarritako uztarri ankerra koldarkeriarik gabe eta gure burua gutxietsiz pairatzn. Esklabotasun luze horren ondoren, armak erabiltzea erabaki dugu, mendekua hartzeko eta gure aberria mendekatzeko eta gure aberriak mendekoa har dezan pairatutako tirania beldurgarriarengatik.
Turkoen aurkako gerraren helburua ez da greziar batzuek abantailak lortzea; gerra nazionala da, gerra santua, eta banakoaren askatasunarekin lotutako eskubideak, jabetzarenak eta ohorearenak berriro konkistatzea du helburu. Izan ere, Europako herri zibilizatuek, gure auzokoek, badituzte dagoeneko eskubide horiek."
Greziako Asanblea Nazionalaren aldarria, 1822ko urtarrilaren 27a.
- ↑
Woodhouse,
A Story of Modern Greece
, 'The Dark Age of Greece (1453-1800)', p. 113, Faber and Faber (1968)