Greenwich meridianoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehenengo meridianoa

Greenwich meridianoa edo Lehenengo meridianoa Ipar Polo eta Hego Polo batzen duen asmatutako zirkuluerdia da, Greenwichetik , zehatzago Londresko aldiriko astronomia-behatokitik.

Greenwich meridianoa jatorrizko meridianoa da: hortik longitudea graduz neurtzen da, hau da 0º longitudea da. Ordu-zona bakoitzak 15º longitudeari dagokio (360º 24 ordu direnez 360/24 = 15)).

Greenwich meridianoaren kontrakoa, hau da zirkulua betetzen duen zirkuluerdia, data aldatzeko nazio-arteko lerroa da, Ozeano Barea zeharkatzen duena. Zenbait uhartedi ordu-eremu ezberdinak ez izateko, lerroa ez da zuzena.

Antzinean, beste lekuak aukeratuak izan ziren erreferentziatzat, adibidez Hierro uhartea, Parisko meridianoa , San Petersburgo (Pulkovo meridianoa) edo Washington . Baina 1884an Washingtonen eginiko konferentzia batean Greenwich erabiltzea erabaki zen.

Iparraldetik hegoaldera, honako herrialdeak zeharkatzen ditu:

Greenwicheko lehenbiziko meridianoa izen ematen dion Greenwicheko Errege Behatokian ikusgai.
Greenwicheko meridianoak Zaragoza - Fraga arteko AP-2 autopista zeharkatzen duen tokia adierazten duen arkua ikusgai.
Koordenatuak
(gutxi gorabehera)
Estatua, lurraldea edo itsasoa Oharrak
90°0′N 0°0′E  /  90.000°N 0.000°E  / 90.000; 0.000  ( North Pole ) Ozeano Atlantikoa Ipar Poloa
81°39′N 0°0′E  /  81.650°N 0.000°E  / 81.650; 0.000  ( Greenland Sea ) Groenlandiako itsasoa
72°53′N 0°0′E  /  72.883°N 0.000°E  / 72.883; 0.000  ( Norwegian Sea ) Norvegiako itsasoa
61°0′N 0°0′E  /  61.000°N 0.000°E  / 61.000; 0.000  ( North Sea ) Ipar itsasoa
53°45′N 0°0′E  /  53.750°N 0.000°E  / 53.750; 0.000  ( United Kingdom )   Erresuma Batua Greenwicheko Errege Behatokia
50°47′N 0°0′E  /  50.783°N 0.000°E  / 50.783; 0.000  ( English Channel ) Mantxako kanala
49°19′N 0°0′E  /  49.317°N 0.000°E  / 49.317; 0.000  ( France )   Frantzia
42°41′N 0°0′E  /  42.683°N 0.000°E  / 42.683; 0.000  ( Spain )   Espainia Pirinioetako Monte Perdidotik hurbil ( Huesca ). Zaragoza - Fraga arteko AP-2 autopista zeharkatzen du, toki horretan bertan zero meridianoa igarotzen dela adierazten duen arku moduko bat dago, eta autopista bere azpitik pasatzen da.
39°56′N 0°0′E  /  39.933°N 0.000°E  / 39.933; 0.000  ( Mediterranean Sea ) Mediterraneo itsasoa Castellon ( Valentziako golkoa ).
38°52′N 0°0′E  /  38.867°N 0.000°E  / 38.867; 0.000  ( Spain )   Espainia Denia ( Alacant ).
38°38′N 0°0′E  /  38.633°N 0.000°E  / 38.633; 0.000  ( Spain )   Espainia Altea ( Alacant ).
35°50′N 0°0′E  /  35.833°N 0.000°E  / 35.833; 0.000  ( Algeria )   Aljeria
21°50′N 0°0′E  /  21.833°N 0.000°E  / 21.833; 0.000  ( Mali )   Mali
14°59′N 0°0′E  /  14.983°N 0.000°E  / 14.983; 0.000  ( Burkina Faso )   Burkina Faso
11°6′N 0°0′E  /  11.100°N 0.000°E  / 11.100; 0.000  ( Togo )   Togo 600 metrotan zehar
11°6′N 0°0′E  /  11.100°N 0.000°E  / 11.100; 0.000  ( Ghana )   Ghana 16 kilometrotan zehar
10°57′N 0°0′E  /  10.950°N 0.000°E  / 10.950; 0.000  ( Togo )   Togo
10°36′N 0°0′E  /  10.600°N 0.000°E  / 10.600; 0.000  ( Ghana )   Ghana Volta aintzira 7°48′N 0°0′E  /  7.800°N 0.000°E  / 7.800; 0.000  ( Lake Volta ) koordenatuan igarotzen du
5°37′N 0°0′E  /  5.617°N 0.000°E  / 5.617; 0.000  ( Atlantic Ocean ) Ozeano Atlantikoa Ekuatorea 0°0′N 0°0′E  /  0.000°N 0.000°E  / 0.000; 0.000  ( Equator ) koordenatuan zeharkatzen du
60°0′S 0°0′E  /  60.000°S 0.000°E  / -60.000; 0.000  ( Southern Ocean ) Ozeano Atlantikoa
68°54′S 0°0′E  /  68.900°S 0.000°E  / -68.900; 0.000  ( Antarctica ) Antartika Maud Erreginaren Lurraldea eta Hego Poloa 90°0′S 0°0′E  /  90.000°S 0.000°E  / -90.000; 0.000  ( South Pole ) koordenatuan

Beste planetatan [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Eguzki-sistemaren zenbait objektuen lehendabiziko meridianoak honako hauek dira:

  • Ilargian , Bruce kraterretik pasatzen duena.
  • Merkurion Hun Kal kraterretik pasatzen duena.
  • Marten Airy-0 kraterretik pasatzen duena.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]