Wikipedia, Entziklopedia askea
Goofy
1932an
Disney ekoiztetxeak
sortutako gizaki itxurako
txakur
bat irudikatzen duen
marrazki bizidunetako
pertsonaia bat da. Jatorrizko
ingelesezko
bertsioan
Estatu Batuetako Hegoaldeko
ahoskeraz mintzatzen da.
Fisikoki garaia da, begi zuri-beltz, belarri beltz luzeak, haragi koloreko mutur luzea eta aho txikia ditu, bai eta buru gainean kapelatik ateratzen zaizkion hiruzpalau iletxo beltz ere. Jazkerari dagokionez, lepo estaliko jertse nabarra, txaleko beltza, kapela berdea, galtza urdinak, eskularru zuriak eta zapata marroiak daramatza.
Antiheroiaren
pertsonaian oinarritua dago eta
umore zuriko
gertakizun barregarriak bizi ohi ditu: erorketak, gaizki ulertuak eta haur txantxak. Maiz moral onaren aholkuak emateko joera du. Izaera onbera, oso baldarra eta xaloa ditu, batzutan pertsonai gaiztoek nahiz ikusleek ergel edo inozotzat hartzerako adinekoa.
Mickey Mouse
,
Minnie Mouse
,
Donald Ahatea
,
Daisy Ahatea
,
Scrooge McDuck
eta
Pluto
txakurrekin batera Disneyren marrazki bizidunetako pertsonaia ospetsuenen zazpikotea osatzen du.