Wikipedia, Entziklopedia askea
Goodfellas
(
euskaraz
Gutarrak
)
Martin Scorsese
zinema zuzendariak
1990ean
zuzendutako
filma
bat da. Filma honetan
Ray Liotta
,
Robert De Niro
,
Joe Pesci
,
Lorraine Bracco
,
Paul Sorvino
,
Frank Vincent
eta
Samuel L. Jackson
aktoreek antzeztu zuten.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Henry Hill (
Ray Liotta
),
New York
hiriko
Brooklyn
barrutiko
irlandar
aita eta
siziliar
ama eta mafiako kide izateko irrikia duen gaztea da. Hamalau urterekin amets hori egi bilakatu du, Lucchese familiako Paulie Cicero (
Paul Sorvino
) buruzagiaren konfiantzazko mutila bihurtu baita.
Buruzagiak hainbat betebehar aginduko dizkio, azkenean auzoko mafiaren antolaketan bere postua sendotzea lortuko duelarik. Azkenean auzoko mafiako estatubatuar-irlandar buruzagia den Jimmy Conway (
Robert De Niro
) eta Tommy de Vito (
Joe Pesci
) estatubatuar-italiarraren adiskide bilakatuko da, piskanaka-piskanaka gero eta negozio zikinagoetan barneratuko delarik.
|
---|
Zuzendatuako filmak
| |
---|
Zuzendutako laburmetraiak
| |
---|
Zuzendutako dokumentalak
| |
---|
Ekoiztutako lanak
| |
---|