한국   대만   중국   일본 
Gonzalo Jimenez de Quesada - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Gonzalo Jimenez de Quesada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gonzalo Jimenez de Quesada

Bizitza
Jaiotza Granada , 1509
Herrialdea   Espainia
Heriotza Mariquita, Tolima (en) Itzuli1579ko otsailaren 16a  (69/70 urte)
Hobiratze lekua Kolonbiako Katedral Primatua
Familia
Aita Luis Ximenez de Quesada, ezezaguna
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak Gaztelania Espainiatik
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea , militarra , konkistatzailea eta historialaria
Enplegatzailea(k) Espainia
Gradua teniente jeneral
Artikulu hau Espainiako militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Quesada ≫.

Gonzalo Jimenez de Quesada ( Kordoba , 1495 Mariquita , Kolonbia, 1579ko otsailaren 16a ) espainiar konkistatzailea izan zen. Pedro Fernandez de Lugoren agindupean joan zen Santa Martara 1535ean, justizia-buruzagi kargua eskuratuta. 1536an, Rio Grande ( Magdalena ibaia ) esploratzera joan zen, ausardia handiz zeharkatu zituen mendiak, eta tinko jarraitu zuen espedizioko talde handi bat galdu zuela jakinda ere. Chibcha leinuen lurraldeak hartu zituen, eta beste bi espediziorekin topo egin zuen: El Doradora zihoanarekin, batetik, eta Federmann esploradorearen espedizioarekin, bestetik. Bogota hiria sortu zuen, eta Nueva Granada izena eman zion konkistatutako lurraldeari. 1549. urtea arte ez zuen lortu lurralde hartako gobernari izatea. El Doradoren bila egin zuen beste bidaia bat, baina ez zuen emaitza onik lortu. Historiari buruzko lan interesgarriak idatzi zituen; besteak beste, Compendio Historial, Relacion de la Conquista y de los Ratos de Suesca. [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gonzalo Jimenez de Quesada Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .


  1. Atlas de los exploradores espanoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833 . PMC 556943554 . (Noiz kontsultatua: 2018-12-01) .