Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko golkoa
Golkoa
bi
lurmuturren
arteko
itsaso
zatia da,
badia
baino handiagoa.
Golko gehienak itsas mailak gora egitean eratu dira,
glaziarrak
urtzean eta
itsasertza
urez betetzean, adibidez; beste batzuk, ordea, itsasertzeko hausturen edo tolesturen eraginez itsasertza itsas mailaren azpitik geratzean;
Kaliforniako
eta
Persiako golkoak
,
indar tektonikoek
eragindako sakana urez betetzean eratu ziren.
Golkoak itsasarte baten edo bat baino gehiagoren bitartez lotzen dira itsasoarekin; askotan, golko barruko uraren ezaugarriak itsasokoarenak ez bezalakoak izaten dira, golkoaren formak, sakontasunak, hondoaren topografiak eta abarrek eraginda.