Gogoa
Euskal Herriko Unibertsitateko
Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak
(ILCLIk) 2001ean sortutako aldizkari akademikoa da. Urtean bitan argitaratzen da, euskaraz. Orokorrean
zientzia kognitiboak
jorratzen ditu,eta bereziki hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintza. Saiatzen da uztartzen logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifiziala.
[1]
2021ean 400dik gora artikulu argitaratuta zituen.
[2]
[3]
2001etik 2007ra arteko 14 aleek azal berezia izan zuten. Guztiak
Juanba Berasategi
marrazkilari eta zinegile pasaitarrak berariaz
Gogoarako
egindako artelan ederrak ziren, ILCLIko sedea eta Juanbaren estudioa Donostiako Mirakruz gainean zeuden garaian 50 metroko distantzian. Ale haietako egitura egonkor eta aberatsa izan zen. Zuzendariaren aurkezpenaz gain, artikulu "klasiko" baten itzulpena zekarren ale bakoitzak (
David Hume
,
Bertrand Russell
,
Jean-Paul Sartre
,
Kurt Godel
, eta
Noam Chomsky
besteak beste) zientzia kognitiboetako ikerketa-esparru jakinetako begiratu zabal baina zehatza zekarten ale haiek, ohiko artikuluez aparte. Eta bukatzeko, liburu eta lan berrien aurkezpen laburrak, eta kongresu eta jardunaldien iragarpenekin ixten ziren aleak.
[4]
2008tik aurrera, itxura konbentzionalagoa hartu zuen. Nazioarteko aurkibide batzuetan hasi ziren jasotzen dira bertako ingelesezko laburpenak eta
Open Journal System
-en argitaratzen zen eduki osoa elektronikoki. Eta Parekoen ebaluazioa (
peer review
)
edo ikerlariek beraiek egindako ebaluazio anonimo sistema zorrotza ezarri zen.
[4]
Zuzendariak Kepa Korta eta Jesus Mari Larrazabal (1948-2021) izan dira urte askotan, ebaluatzaile gisa hainbat ikerlariren laguntza izan dutela, Joana Garmendia eta Larraitz Zubeldia batez ere.
Xabier Arrazola
,
Andolin Eguzkitza
eta
Isabel Gomez Txurruka
ere izan ziren
Gogoakide
.
[4]
Aldizkarian ekarpen oparo egin duten egileen artean, besteak beste, hauek azpimarratu daitezke: Pello Petrikorena (7), Kepa Korta Carrion (10),
Alain Ulazia Manterola
(7 artikulu),
Mixel Aurnage Miguelgorry
(5),
Enetz Ezenarro Arriola
(5),
Joana Garmendia Mujika
(5),
Jesus Mari Larrazabal Antia
(5),
Eguzki Urteaga Olano
(4),
Mikel Haranburu Oiharbide
(8), eta
Larraitz Zubeldia Arruabarrena
(5).
[5]