Wikipedia, Entziklopedia askea
Gobernadore zibil
a
Espainiako
estatuak probintzia bakoitzean zuen agintari gorenaren kargua zen,
1833
urtean sortu zenetik eta
1997
urtean
gobernuko azpidelegatuaren
karguak ordeztuta desagertu zen arte. Gobernadore zibilek, Espainiako estatuaren probintzietako beso betearazlea izaki, pisu eta indar handia izan dute gatazka uneetan eta errepresioan, hala Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak 1877an desegiteko orduan nola Francoren diktaduran eta 1980ko urteetan Hego Euskal Herrian.