Wikipedia, Entziklopedia askea
Glenfinnan
(
Eskoziako gaeleraz
:
Gleann Fhionghain
)
Eskoziako
Highland
eskualdeko mendebaldean dagoen
udalerri
bat da.
Lochaber
eremu edo barrutian dago,
Fort Williametik
28 kilometro mendebaldera.
Gaelerazko
Gleann Fhionghain
izenak "Finnan harana" esan nahi du, izan ere haranaren erditik Finnan ibaia pasatzen baita.
1745ean bertan hasi zen
Jakobiten matxinada
,
Charles Edward Stuart
printzeak
Shiel aintziran
estandartea altxatu zuenean. Zortzi hilabete iraun zuen matxinadak
Cullodengo guduan
porrota izan zuen arte. Ondoren
Highland Clearances
(Highlandetako garbiketa) etorri zen eta lurraldea hustu egin zen. 1815ean, jadanik arriskurik ez zenean monumentua eraiki zen gertatutakoa gogoratzeko. Goian soldadu highlandar baten eskultura dago.
1897 eta 1900 artean trenak Finnan ibaia zeharkatu ahal izateko biaduktoa eraiki zen,
Glenfinnan biaduktoa
, hainbat filmeri esker mundu mailan famatu bihurtu dena.
Highland eskualdeko udalerriak
|
---|
| |
|
|
|
|
|
|
Skye eta Lochalsh
|
---|
Skye
| | |
---|
Lochalsh
| |
---|
|
|