한국   대만   중국   일본 
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea
Datuak
Mota erakunde autonomoa
Agintea
Zuzendaria David Latxaga Ugartemendia
Historia
Sorrera 1988
webgune ofiziala

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea Bizkaiko Foru Aldundiaren entitate autonomoa , Gizarte Ekintza Sailari atxikia.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1988ko irailaren 28an , 106/88 Foru Araua onartu egin zen, non Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ongizatearen Departamentuaren Erreglamenduaren 7.artikuluan GUFE haren kudeaketa organismoa izango dela esaten da:

La denominada "Fundacion Publica del Servicio Instituto Foral de Asistencia Social de Bizkaia (IFAS) es el Organismo Autonomo Administrativo de la Diputacion Foral de Bizkaia al que corresponde la gestion de los Centros y Servicios que, en materias de su competencia, determine el Departamento de Bienestar Social de la misma al que esta adscrito. (BOB, 106/88 Foru Araua, 7.artikulua).

Helburua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen helburua daGizarte Ekintza Sailaren gomendiotan emandako pertsona guztiei arreta integrala eta pertsonalizatua ematea, batez ere beharrizan konplexuak dituzten pertsonei. Horretarako, zerbitzu eta gizarte-baliabide berezi eta kalitatezkoak ematen eta bermatzen ditu erabiltzaileei eta beren familiei bizitza duina izaten laguntzeko. Modu horretan, haien eskubideak erabiltzearen eta ahalmenak garatzearen aldeko ingurunea sustatzen da. [1]

Horrenbestez, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko bidea da. Horretarako, erantzukizun sozialeko eta lurralde-aberastasuneko motor gisa lan egiten du, eta Bizkaiko gizartearen garapen integrala, bidezkoa, solidarioa eta jasangarria sustatzen du. [1]

Zuzendarien zerrenda [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Legegintzaldia Alderdia GUFEren zuzendaria
VIII.2008-2011 EAJ Adolfo Alustiza Fernandez [2]
IX. 2011-2015 EAJ Jon Etxebarria Orue [2]
X. 2015-2019 EAJ Teresa Alba Zubizarreta [3]
XI. 2020-egun EAJ David Latxaga Ugartemendia [4]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b ≪Helburua - Ikuskera - Balioak - GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea≫ www.ifas.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-06) .
  2. a b (Gaztelaniaz) ≪La Diputacion de Bizkaia nombra a cuatro directores generales y un director gerente≫ El Correo 2011-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-06) .
  3. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-06) .
  4. (Gaztelaniaz) Reunion con el departamento de Accion Social de la Diputacion de Bizkaia ? Gizardatz. (Noiz kontsultatua: 2022-02-06) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]