Giuseppe Ungaretti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuseppe Ungaretti

Bizitza
Jaiotza Alexandria 1888ko otsailaren 8a
Herrialdea   Italiako Erresuma  ( 1888ko otsailaren 8a -   1946ko ekainaren 18a )
  Italia  ( 1946ko ekainaren 18a -   1970eko ekainaren 1a , 1970eko ekainaren 2a )
Lehen hizkuntza italiera
Heriotza Milan 1970eko ekainaren 1a  (82 urte)
Hobiratze lekua Udako hilerria
Heriotza modua berezko heriotza : bronkopneumonia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
ingelesa
frantsesa
gaztelania
portugesa
Brasilgo portugesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak poeta , itzultzailea , kazetaria , saiakeragilea , idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Lateralitatea eskuina
Lantokia(k) Erroma  eta  Sao Paulo
Enplegatzailea(k) Sao Pauloko Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Bavariako Arte Ederren Akademka
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Italian Army (en) Itzuli
Gradua kabo
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Nazional Faxista

IMDB: nm0881098 Musicbrainz: f44ec066-0566-4488-9b9c-4f9559b9ba6c Discogs: 833351 Find a Grave: 10288436 Edit the value on Wikidata

Giuseppe Ungaretti ( Alexandria , Egipto, 1888ko otsailaren 8a - Milan , 1970eko ekainaren 1a ) italiar poeta izan zen. Ikasketak Frantzian egin zituen, eta Literaturako irakasle izan zen Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitatean (1937). Popolo d´Italia eta Gazzetta del popolo egunkarietan idatzi zuen. Frantziako dekadentismoaren eragina ( Rimbaud , Mallarme , Valery eta abarrena) nabari da haren obretan, eta haren ondorioz Italian sortu zen hermetismoaren aitzindaria izan zen. Obra nagusiak: Il porto sepolto (1916, Urperatutako Kaia ); Allegria (1931, Poza Eduardo Gil Berak 1992an euskaratua); Sentimento del tempo (1933, Denboraren sendimendua ); Il dolore (1947, Mina ); La terra promessa (1950, Agindutako lurra ); Un grido e paesaggi (1952, Oihu bat eta ikuspegi batzuk ). Saiakera-bilduma bat Il deserto e dopo ( Basamortua eta gero ) egin zuen, halaber. Shakespeareren , Luis de Gongoraren , Stephane Mallarmeren eta William Blakeren obra batzuk italierara itzuli zituen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Ungaretti Aldatu lotura Wikidatan