Giovanni Segantini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Segantini

Bizitza
Jaiotza Arco 1858ko urtarrilaren 15a
Herrialdea   Austria-Hungariako Inperioa
  Italiako Erresuma  ( 1861eko martxoaren 17a -   1899ko irailaren 28a )
Heriotza Schafberg (en) Itzuli1899ko irailaren 28a  (41 urte)
Hobiratze lekua Maloja
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Brera Academy (en) Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta artista bisuala
Lantokia(k) Lierna
Lan nabarmenak
Influentziak Vittore Grubicy de Dragon (en) Itzuli
Mugimendua Puntillismoa
sinbolismoa
Genero artistikoa erretratua

Musicbrainz: dd0afcec-1224-4bc0-8c8c-11da17ec13d0 Discogs: 2447429 Edit the value on Wikidata

Giovanni Segantini ( Arco , Trentino , 1858ko urtarrilaren 15a - Pontresina , Suitza , 1899ko irailaren 28 ) italiar margolaria izan zen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Artzain jaio eta hazi zen Alpe mendietan, eta txikitatik maisutasun handia erakutsi zuen marrazki eta margolanetarako. Hartaz ohartuta, Milango Arte Akademiara bidali zuten sorterriko agintariek. Izadia izan zuen gai nagusia; Alpe mendien inguruan bizi izan zen beti (Italia aldeko Brianzan , 1882-1886; Suitzako Engadinan , 1886tik aurrera), eta izadiari loturiko panteismo -mota bat landu zuen bere bizitzan. Puntillismoaren antzeko teknika berezi bat (kolore argiko pintzelkada laburrak) erabili zuen Alpe aldeko ikuspegiak lantzerakoan. Literatura sinbolistari atxikiriko elementuak ere (mitologia-gaiak) margotu zituen, baina hondoan Alpeetako ikuspegiak zituztela.

Haren lanetako batzuk: Ave Maria a trasbordo (1886), Mezzogiorno sulle Alpi (1891), La raccolta del fieno (1889-1898).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Segantini Aldatu lotura Wikidatan