Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Paisiello
(
Taranto
,
Italia
,
1740ko
maiatzaren 9a
-
Napoli
, Italia,
1816ko
ekainaren 5a
) musikagilea izan zen.
Gaztetan
eliza musika
idatzi zuen batik bat, baina
opera bufoarekin
zuen zaletasunaz jabeturik, 1764. urtean lehen
opera
idatzi zuen
Boloniarako
,
Il mondo a rovescio
(
Mundua hankaz gora
).
Katalina II.a Errusiakoaren
kapera-maisu izan zen
San Petersburgon
(1776-1784), eta han idatzi zuen opera nagusia,
Il Barbiere di Siviglia
(1782,
Sevillako bizargina
),
Giuseppe Petroselliniren
libretoan oinarrituta.
1784tik 1799ra, Fernando IV.aren musika-zuzendaria izan zen Napolin, hamabost urtez. Aldi hartan idatzi zituen operarik hoberenak. Aipagarriak dira, besteak beste,
La Molinara
(1788) eta
Nina
(1789).
1802. urtean
Napoleonek
Parisa
gonbidatu zuen, eta gorteko musika-zuzendaritzaz arduratu zen. Parisko entzuleek, hala ere, ez zuten ondo hartu 1803. urtean idatzi zuen
Proserpine
opera.
Napolira itzuli zen, eta
Josef Bonaparte
eta
Joachim Muratentzat
lan egin zuen, 1815. urte arte.
Piccinni
eta
Cimarosa
operagileen lehiakide izan zen. Ehun opera baino gehiago idatzi zituen. Aipatuez gainera, ospetsuak dira:
La serva padrona
(1769);
Don Chisciotte
(1769);
Achile in Sciro
(1778), eta
Didone abbandonata
(1794). Intermezzoak ere idatzi zituen, eliza-musika (40 meza, Te Deum bat, pasioak) eta musika tresnetarako lanak (hamabi sinfonia, kontzertuak, kuartetoak eta sonatak).