Wikipedia, Entziklopedia askea
Federika Luisa Gilemina Prusiakoa
(
alemanez
:
Friederike Luise Wilhelmine
;
1774ko
azaroaren 18a
?
1837ko
urriaren 12a
).
Gilen I.a Herbehereetakoaren
lehendabiziko emaztea izan zen. Hortaz, Herbehereetako Erregina.
Wilhelmine printzesa
Potsdam
-en jaio zen. Zortzi seme alabetatik laugarrena, gurasoak
Frederiko Gilen II.a Prusiakoa
erregea eta
Frederika Luisa Hesse-Darmstadtekoa
erregina izaki.
Frederick Handia
osabak heziketa zorrotza eman zion baina oro har gutxi dakigu haren gaztaroaz.
1791ko urriaren 1ean,
Berlin
en
ezkondu
zen
Herbereetako Gilen I.a
lehengusuarekin,
Stadtholder
William V
, Orange Printzearen semea bera. Ezkontza
Prusia
ko Orange Etxearekin aliantza modura antolatu izan zen baina maitasuna ere tartean izan zen, hala bada, zoriontsu ezkondu omen ziren. Ezkonberriak
Haga
ko Noordeinde Jauregiara joan ziren bizitzera. 1795 urtean
Frantzia
k
Holanda
ko Errepublika inbaditu zuen eta sendia erbestera joan behar izan zuen. Lehendabizi
Ingalaterra
n izan ziren eta 1796 urteaz geroztik
Berlin
en. 1806 urtean, berriro ere, frantziako armadak derrigortuta ihes egin behar izan zuen eta
Polonia
ra egoera ekonomiko latzetan joan zen. 1814 urtean printzesa
Haga
ra itzuli zen.
1815 urtean
Herbeere
tako Erregina bihurtu zen. Garai hartan Herbeerak gaur eguneko
Belgika
ren lur eremua ere hartzen zuen. Erreginak xume aritu zen eta ez zuen nabarmekin gobernatu. Ez zen erregin ospetsua izan eta errege familia gehiegi bakartzeagatik kritikatua izan zen baita
alemania
r
janzkera
k motak erabiltzen zituelako ere.
Margolaritza
gustoko zuen eta erakusketa askotan parte hartu izan zuen, baita
museo
eta artistei laguntza eman ere. Arteari buruzkoak ikastea gustoko zuen eta Arte Ederrek Errege Akademiako ohorezko kide izendatu zuten.
1820 urte aldera bera osasuna okerrera jo zuen eta 1829 urtez geroztik gutxitan agertu zen jauregitik kanpoko ekitaldietan. 62 urte zituela, 1837 urtean
Haga
ko
Noordeinde Jauregia
n zendu zen eta
Delf
teko Eliza Berrian hobiratu zuten.