Gibela
sabelaren barruko
organoa
da, gizaki zein animali
ornodun
guztietan ageri dena.
Digestio-aparatuaren
osagaia da eta abdomenaren eskumaldean kokatuta dago,
diafragmaren
azpian. Bere inguruko organoak ondokoak dira:
behazun-xixkua
,
heste lodia
,
heste mehe
a,
urdaila
,
barea
eta area edo
pankrea
. Funtzioen aldetik, gantzen digestiorako beharrezkoa den
behazuna
ekoizti eta jariatzen du, proteina plasmatikoen sintesian parte hartzen du, bitamina eta glukogenoaren metaketa gauzatzen du eta funtzio desintoxikatzailea du. Organismoarentzat kaltegarriak diren substantziak, hala nola; alkohola, odoletik ezabatzearen arduraduna da. Gibelaren gabezia edo gibelaren funtzionamentu eza bizitzarekin bateraezina da.
Gibela eskubiko
hipokondrioaren
zati handi bat eta ezkerreko hipokondrioaren zati txiki batean kokatzen den gorri-marrioi koloreko eta hiruki itxura duen organoa da. Urdailarekiko aurrealdean kokatzen da, hau partzialki estaliz eta goialdetik diafragmak estaltzen du.
Saihetsek
babesten dute eta arnasketarekin batera, haren kokapena aldatu egingo da. 1,5 kg-ko batazbesteko pisua eta 15zm-ko luzera du. Hortaz, gibela gorputzeko
guruinik
handiena eta gorputzaren barruko barrunbeetako organorik pisutsuena da.
Lobuluetan banatzen da eta lobulu bakoitzean, milioika
hepatozito
daude,
metabolismoaren
oinarrizko zelulak direnak.
Ehun konektibo
dentso irregularrezko geruza batek guztiz estaltzen du kanpoaldetik:
Glisson-en kapsula
. Geruza hau, gibelaren hiloan ere agertzen da. Kapsularen azalaldetik eta honi estuki lotuta
peritoneozko
geruza bat zabaltzen da eremu biluzian izan ezik.
Gibelak bi aurpegi ditu:
diafragma aldeko aurpegia
eta
errai aldeko aurpegia
. Gainera hiru ertz izango ditu:
aurrekoa
,
behekoa
eta
atzekoa
.
Diafragma aldeko aurpegiak goiko, aurreko eta atzeko eremuak osatzen ditu. Oso aurpegi laua da eta diafragmaren makurdurara egokitzen da. Eremu biluziaren hiruki itxurako zatia antzematen da, baina bestela, gainazal guztia errai peritoneoz estalita dago, beraz, peritoneoz barruko erraia dela esan daiteke. Honek mugikortasuna eskaintzen dio organoari eta gainerako organoekiko marruskadura txikitzen du.
Peritoneoa batu egiten da bi orriko
lotailu faltziformea edo igitai itxurako lotailua
eratzeko eta honen azken zatian,
gibelaren lotailu borobila
kokatzen da. Azken hau, garapen enbrionarioko
zilborreste zainaren
arrastoa izango da. Lotailu faltziformearen edo igitai itxurako lotailuaren funtzioa gibela
abdomenaren
aurreko paretara lotzea da.
Lotailu honen bi orriak gibelaren goiko aldean banatu egiten dira
koro lotailuak
osatuz eta hauek diafragma eta gibelaren artean zehar zabalduko dira, eremu biluzia mugatuz. Lotailu hauek
eskubiko
eta
ezkerreko diafragma azpiko zokoguneak
osatuko dituzte. Koro lotailuen amaieran
lotailu trinageluarrak
eratuko dira. Lotailu hauen funtzioa gibela diafragmara lotzea izango da.
Diafragma aldeko aurpegian, igitai itxurako lotailuak banatzen dituen bi lobuluak antzeman daitezke:
gibelaren eskubiko lobulua
eta
gibelaren ezkerreko lobulua
.
Errai aldeko aurpegia ahurra da eta ez da diafragma aldeko aurpegia bezain leuna. Ildo ezberdinak erakusten ditu:
- Ezkerreko aurre-atzeko ildoa
edo
lotailu biribilaren arteka
: gibela goitik behera zeharkatzen duen ildoa da. Haren goiko zatia
zain lotailuak
(garapen enbrionarioan funtzionala den
arancio-ren hodiaren
arrastoa) eratuko du eta behekoa
lotailu biribilak
(zilborreste zainaren aztarna).
- Eskubiko aurre-atzeko ildoa
edo
Cantlie-ren lerroa
: aurrekaldetik behazun xixkua eta atzekaldetik
beheko kaba zainaren
ildoak eratzen dute.
- Zeharkako ildoa
: gibelaren hiloak eratzen du eta beste bi ildoak lotzen ditu.
Errai aldeko aurpegian ikusten diren ildo hauek gibela lobuluetan banatzen dute.
Gibela diafragma aldetik edo goitik aztertzerakoan, igitai itxurako lotailuak banatutako bi lobulu antzematen dira:
gibelaren eskubiko lobulua
eta
gibelaren ezkerreko lobulua
.
Behetik edo errai aldeko aurpegitik behaketa egiterakoan, bertan dauden ildoek gibela lau lobulu ezberdinetan banatzen dute:
- Ezkerreko lobulua
: ezkerreko aurre-atzeko ildoaren ezkerraldean aurkitzen da.
- Lobulu buztanduna
edo
Spiegelen lobulua
: lobulu karratuaren atzekaldean kokatzen da eta aurrealdetik gibelaren hiloak, ezkerraldetik zain-lotailuak eta eskubialdetik beheko kaba zainak mugatzen dute.
- Tuber lobulua
: eskubiko aurre-atzeko ildoaren eskuinaldean aurkitzen da.
- Lobulu karratua
: behazun-xixkuak eskubitik, lotailu biribilak ezkerraldetik eta gibelaren hiloak atzealdetik mugatzen dute.
Diafragma aldeko aupegitik behatzerakoan ikusten dugun gibelaren eskubiko lobuluak, errai aldeko aurpegitik lobulu buztanduna, Tuber lobulua eta lobulu karratuari dagozkio.
Diafragma aldeko aupegia leuna da. Errai aldeko aurpegian, berriz, hainbat egituren aztarnak antzematen dira. Ezker lobuluan alde batetik urdailaren aztarna eta bestetik
hestegorriko
abdomen zatiaren aztarna ikusi daiteke. Tuber lobuluan lau aztarna daude. Lehenik eta behin, lobuluaren aurrealdean, zeharkako eta goranzko
kolonaren
arteko angeluak osatutako heste lodiaren aztarna kokatzen da. Eskubiko
giltzurrunaren
goiko poloak giltzurrunaren aztarna uzten du bestearen atzealdean. Giltzurrunaren aztarnaren erdialdean
duodenoaren
beheranzko zatiak duodeno aztarna sortuko du eta honen atzetik,
giltzurrun gaineko guruinaren
aztarna ikusi daiteke.
Mikroskopikoki, gibel lobulu bakoitza
lobulu hepatikoez
eratuta dago. Lobuluak hexagono itxura dute, eta arteriaren, zainaren eta
behazun hodiaren
lehen mailako adarren bitartez baskularizatuta daude.
Couinaud klasifikazioak
gibela kirurgikoki guztiz independienteak diren 8 segmentutan banatzen du; bigarren mailako behazun hodiren batez dreinatuak eta porta zaina eta gibel-arteriaren adar batez odoleztatuak daudeak.
Segmentu horiek gibel lobulutxoez osatuta daude, hauek Kuppfer zelulaz eta
hepatozitoz
eratuta daude, eta lobulutxo bakoitzak
zain zentral
bat izango du, zeinak azkenean
gibel zainarekin
bat egingo duen odola gibeletik ateratzeko.
Lobulutxuen artean,
porta triada
edo lobulutxu arteko hodiak daude; hau da, porta zainaren, gibel-arteriaren eta gibel-hodiaren bukaerazko adarrak (lobulutxo artekoak) leka berean sartuta.
Gibelaren hiloa
, gibelera sartzen diren odol hodiek eta gibeletik ateratzen diren behazun hodiek osatzen dute. Hilo hau osatzen duten hodi guztiak
gibel duodenoetako lotailuaren
barruan kokatuta daude, hau da, peritoneoz barrukoak dira.
Gibelaren pedikuluan
egitura bakoitzak bere lekua izango du:
Hiru egiturak ezkerreko eta eskubiko adarretan banatzen dira eta adar hauen bidez hornitutako gibel areak ezkerreko eta eskubiko lobulu funtzionalak izango dira. Geroxeago, adar bakoitza adarkatzen jarraitzen da segmentu guztietara sartzeko.
Gibelaren odol itzulia
gibel-zainen
bitartez egiten da, zeinak
beheko kaba zainera
drainatuko duten odola. 3 gibel-zain daude eta beraien adarkadurak porta zainarenekin gurutzatzen dira, baina ez dira nahasten. Gibel-zainak ez dira hilotik ateratzen, izan ere ez dira pedikuluaren parte, eta gibelaren atzekaldetik beheko kaba zainara doaz zuzenean.
Odola
bi bide desberdinetatik helduko da gibelera:
Zain hau
bare-zainaren
,
beheko mesenterio-zainaren
eta
goiko mesenterio-zainaren
batuketaren ondorioz sortuko da.
Bareko
,
pankreako
,
behazun xixkuko
eta
abdomeneko
digestio-hodiko
itzulera benosoa jasoko du eta gibelera bideratuko du, odoleko mantenugaiak metabolizatuak izan daitezen. Gibelaren barnean adarkatu egingo da odola gibelaren segmentu eta lobulutxo guztietara heldu dadin.
Arteria
honek gibelera
odol oxigenatua
garraiatuko du eta bere jatorria
enbor zeliakoa
izango da. Honek ematen dituen adarren artean
gibel-arteria batua
egongo da, ondoren bi adarretan bananduko dena:
Urdail-duodenoetako arteria
: beherantz zuzentzen da,
piloroaren
atzealdetik.
Gibelaren berezko arteria
: gibelerantz abiatzen da eta gibel-duodenoetako lotailuan sartuta dago.
Sortu bezain laster eta gibelean sartu gabe, azken arteria honek
eskuineko urdail-arteria
(edo
piloro-arteria
) ematen du.
Gibelaren berezko arteria
gibelaren pedikuluan
sartzen da eta porta zainaren azalaldean kokatua da. Gibelean sartu aurretik, bi adar ematen ditu gibelaren eskuineko eta ezkerreko lobuluak odoleztatzeko:
eskuineko
eta
ezkerreko gibel-arteriak
, hurrenez hurren. Eskuinekotik behazun-xixkura joango den
arteria kistikoa
sortzen da, gibelean sartzen ez dena. Eskuineko eta ezkerreko gibel-arteriak gibelaren barruan daudenean segmentu arterietan banatuko dira, gibelaren segmentu eta lobulutxo guztiak odoleztatzeko.
Gibelaren berezko arteriaren zein porta zainaren odola
sinusoideetara
heltzen da. Odol hau gibel lobulutxuen
zentruko zainen
bidez biltzen da. Zain hauek
gibel-zainak
eratzeko batuko dira eta hauek gibelaren atzealdetik ateratzen dira zuzenean
beheko kaba zainean
drainatzeko.
Gibeleko
linfa
,
linfa-hodien
bidez,
kiloaren zisternara
(Pequet zisternara) heltzen da. Hau
aortaren
atzealdean kokatuta dago, L2 mailan, eta gorantz jarraituko du
torax-hodiaren
bidez. Hodiak, aortarekin batera diafragma zeharkatu ondoren,
torax
barrunbe osoa zeharkatzen du. T5 mailan ezkerrerantz zuzenduko da eta
bizkarrezurraren
erdiguneko marra baino zertxobait ezkerralderago kokatzen da, aorta eta
azigos
artean, baita
hestegorriaren
atzean ere. Azkenean,
ezkerreko besondo-buruetako enborrean
drainatzen du.
Sinapsi aurreko zuntzak T7-T10 arteko mailetatik sortzen dira eta
nerbio esplakniko nagusi
eta txikiaren bitartez, gongoil zeliakoetara ailegatzen dira sinapsia egiteko.
Hemendik aurrera, sinapsi osteko zuntzek
enbor zeliakoak
ematen dituen gibel-adarren ibilbidea jarraitzen dute.
Inerbazio parasinpatikoa
vagus nerbioak
bakarrik ematzen du. Sinapsi aurreko zuntzak vagus nerbiokoak dira eta gibel,
behazun xixku
eta behazun-hodien inguruan antolatzen den gibel-plexura heltzen dira.
Plexua zuntz sinpatiko eta parasinpatikoz osatuta dago. Baina bertan kokatzen diren gongoilak soilik parasinpatikoak dira. Azken finean zuntz sinpatikoak ibilbidea bakarrik aprobetxatzen dute plexu horretan. Gongoil horietatik sinapsi-osteko zuntzak sortuko dira eta hauek gibelaren barrura sartzen diren odol hodien eta behazun hodien adarren ibilbidea aprobetxatzen dute gibelera sartzeko.
Gibelak eta behazun xixkuak mina ematen dute noiz behinka. Inerbazio sentikorra, nerbio sinpatikoek eta eskubiko
diafragma nerbioak
hartzen dute.
Izan ere, eskumako diafragma-nerbioa gibelean sartzen da zuntz sinpatikoekin batera eta
koroa-lotailuak
,
igitai itxurako lotailua
eta glisson-en kapsula inerbatzen ditu. Egitura hauen distentsioak mina eragiten du.
Gibelak jatorri enbrionario desberdineko aldeak izango ditu:
mesodermotik
eratorritako aldeak eta
endodermotik
eratorritakoak (hepatozitoen aldea).
4. astean gutxi gorabehera, gibela
Septum Transversum
izeneko mesodermo esplaknikotik garatuko da eta honek aldi berean gibelaren atal mesodermikoa eta
diafragma
muskulua garatuko ditu. Gibelaren atal mesodermotik, zelula berezi batzuk agertuko dira:
Kupffer zelulak
. Laugarren aste honetan ere gibelak beste egitura mesodermiko bat garatuko du: sistema benosoaren paretatik hartuko duena. Hauek sinusoide hepatikoetan ikusiko dira.
6. astean 3. osagaia sortuko da, lehenengo egitura endodermikoa izango duguna, honetatik
kordoi hepatikoak
sortuko dira eta
hepatozitoak
agertuko dira. Zelula hauek bi funtzio nagusi dituzte:
- Ur biliarra
jariatu. 12. astetik aurrera ikusiko da duodenoaren aldean. Nahiz eta digestio sistema erabiltzen ez den, feto-enbrioia
plazenta
bidez elikatzen delako, bere sistema martxan ipintzen da eta horregatik antzeman daiteke ur biliarra 12. astetik aurrera duodenoan.
- Metabolismoaz arduratu.
Zuhaitz hepatikoak, kordoi hepatikoak sortzeaz aparte, bide biliar intrahepatikoak sortuko ditu. Hauek likido biliarra jariatuko dute zuhaitz hepatikotik sortzen den tubo batera.
Tubo honek gibela duodenoaren erdiko aldearekin konektatuko du eta Koledoko hodia edo Kanpoko bide biliarra deritzo. Hestearen aurre eta erdiko aldeak banatuko ditu.
Koledokoa izango da antzinean zuhaitz hepatikoa izan dena eta esan bezala ur biliarrak eramaten ditu gibeletik duodenoaren erdira. Biraketa emanten denean, koledoko hodia duodeno eta urdailaren atzetik pasatuko da eta jaio egin zen lekuan bukatuko du, hau da, duodenoaren erdian.
Aurretik aipatu bezala, aldi berean, septum transversumetik diafragma muskulua ere sortuko da.
Peritoneo
orrialdeak, gibelaren goialdean estali gabeko leku bat mantenduko du, gibelak eta goialdean dagoen diafragmak zelulak konpartitzen dituztelako (jatorri berdina daukate). Beraz, peritoneoak ezin du zelulen korronte hori eten. Eremu horretara estaldura peritoneala ez denez iristen, gibelaren eremu biluzia deitzen zaio. Bertan, peritoneoa paretarantz erreflejatzen da.
Gibela ornodunen eta beste zenbait animalien glandula handiena eta garrantzitsuenetarikoa da. Ezinbestekoak diren funtzio asko betetzen ditu gure organismoan: funtzio metabolikoa, inmunea, hemostatikoa, desintoxikatzailea, digestiboa eta gordailu modura aritzea, besteak beste.
[2]
[3]
Behazuna gantzen xurgapenerako beharrezkoa den substantzia da. Gibelean sortzen da
kolesteroletik
eratorritako
gatz biliarrak
izanda behazun azidoaren osagai nagusiak. Behazuna gibeletik gibel-hodi batuaren bitartez irteten da behazun xixkura joateko. Behazun xixkuan metatzen da behazuna, eta hona sartzeko eta irteteko
hodi kistikoa
erabiliko du. Behazuna elikagaiak digeritu behar direnean
dudodenora
jariatua izango da
koledoko
hodiaren bidez.
Metabolismoan
paper oso garrantzitsua jokatzen du gibelak:
- Kolesterolaren sintesia: zelulen mintzetan erabiltzeko eta gatz biliarrak osatzeko erabiltzen dena gehien bat.
- Triglizeridoen
sorrera
- Gluzido
eta
proteinen
birmoldaketa gantz azidoak sortzeko.
- Inmunoglobulinen
produkzioaren erantzule nagusia da. Hauek plasmara jariatzen dira eta aktibatu egiten dira erantzun inmunea sortzeko.
- C proteinaren
sorrera ere gibelean ematen da. Proteina honen sintesia prozesu inflamatorioetan izugarri handitzen da.
[6]
- Etanolaren
prozesu metabolikoak ematen dira gibelean
alkohol-deshidrogenasa
entzimari esker.
[7]
- Toxinen
neutralizazioa
- Farmako ugariren metabolizazioa ematen da.
Parazetamola
adibidez, gibelean katabolizatzen da
azido glukuronikoarekin
batuz eta
gernuaren
bidez kanporatuz.
- Amonioa
urean
transformatzen du. Prozesu desintoxikatzaile garrantzitsua da, urea gernuan oso erraz kanporatzen delako eta amonioa toxikoa izanda azkar kanporatu behar da.
- Bilirrubinaren
metabolismoa.
Hemoglobinaren
degradazioaren ondorioz agertzen den substantzia da bilirrubina. Hau gibeleko behazunarekin kanporatzen da azido glukuronikoarekin konjokatu ostean.
- Garapen enbriologikoaren lehenengo 12 asteetan gibela
organo hematopoietiko
nagusia da. Aste honetatik aurrera hezurrek funtzio hau hartuko dute.
- Hepatitis
:
- A motakoa
: hepatitis akutu mota ohikoena. A hepatitis birusak eragiten du eta gizakietan agertzen da bakarrik.
- B motakoa,
C motakoa, D motakoa eta E motakoa. Birikoak dira guztiak.
- Hepatitis ez birikoak
- Gaixotasun autoinmuneak: zirrosi biliar primarioa, hepatitis autoinmunea
- Wilson gaixotasuna eta hemokromatosia
- Bilirrubinarekin lotutako gaixotasun hepatikoak: Gilbert sindromea, Crigler-Najjar sindromea, Rotorren sindromea eta Dubin-Johnson sindromea, adibidez.
- Hepatokartzinoma
: gibeleko minbiziari deritzo.
- Hepatomegalia
: gibel handiegia izateari esaten zaio.
- Gaixotasun baskularrak: Budd-Chiari sindromea, porta zainaren tronbosia...
[9]
- ↑
(Gaztelaniaz)
Sadler, T.W..
Embriologia Medica Langman.
Wolters Kluwer
ISBN
978-84-16353-48-4
.
.
- ↑
≪Wayback Machine≫
web.archive.org
2018-01-27
(Noiz kontsultatua: 2020-11-19)
.
- ↑
≪Wayback Machine≫
web.archive.org
2017-05-17
(Noiz kontsultatua: 2020-11-19)
.
- ↑
Farreras-Rozman. (2017).
Medicina Interna.
.
- ↑
Claria, J.; Titos, E.. (2004-01).
≪La celula de Kupffer≫
Gastroenterologia y Hepatologia
27 (4): 264?273.
doi
:
10.1016/s0210-5705(03)70457-9
.
ISSN
0210-5705
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-19)
.
- ↑
Gomez Gerique, Juan Antonio.. (D.L. 2010).
Proteina C reactiva como marcador de inflamacion.
Asociacion Espanola de Farmaceuticos Analistas
ISBN
978-84-613-7844-9
.
PMC
870108895
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-19)
.
- ↑
Fernandez-Ruiz, Mario; Gonzalez, Esther; Hernandez, Eduardo; Praga, Manuel. (2017-02-03).
≪Sindrome nefrotico secundario a glomerulonefritis membranosa asociada al tratamiento con litio.≫
IBJ Clinical Pharmacology
doi
:
10.24217/2530-4984.17v1.00006
.
ISSN
2530-4984
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-19)
.
- ↑
Cusacovich Torres, Ivan.
Estudio de la prevalencia del higado graso no alcoholico en Valladolid.
Universidad de Valladolid
(Noiz kontsultatua: 2020-11-19)
.
- ↑
Seijo, Susana; Garcia-Pagan, Juan Carlos. (2012-06).
≪Trombosis venosa portal≫
Revista Espanola de Enfermedades Digestivas
104 (6): 330?330.
doi
:
10.4321/s1130-01082012000600010
.
ISSN
1130-0108
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-19)
.