한국   대만   중국   일본 
Gerra-joko - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Gerra-joko

Wikipedia, Entziklopedia askea
H. G. Wells idazlea ezagutzen dugun gerra-jokorik zaharrenetariko bat jokatuz: berak asmatu zuen Little Wars .

Gerra-jokoa ( ingelesez : wargame ; alemanez : Kriegspiel ) edozein eskalatako (liskarra, taktikoa, operazionala, estrategikoa edo globala) borroka armatua birsortzen duen jokoa da, edozein ingurune historiko, hipotetiko edo fantastikotan erabilitako teknologiaren , estrategiaren eta antolaketa militarraren nolabaiteko simulazioa inplementatzen duten arauekin.

Gerra-jokoek ez dakarte inoiz jokalarien artean indarkeria fisikorik erabiltzea. Aitzitik, borroka edo ekintza belikoaren simulazioak dira, mahai-joko gisa (adibidez, taula baten gainean fitxak erabiliz) edo benetako birsortze gisa (adibidez, birsortze historikoaren praktikaren bidez). Nolanahi ere, gehienetan, borrokaldiak, batailak edo borrokak simulatzen dituzten mahai-jokoetarako gerra-jokoez hitz egiten da, lehorrekoak, itsasontzikoak, airekoak, itsaspekoak edo espazialak izan. Xakea eta go jokoa gerra-jokoen aitzindari sinpleak dira, baina taktikan eta estrategian oinarritzen dira.

Gerrako bideo-joko bat gerra-joko tradizional baten elementu berberak partekatzen dituen bideo-joko bat da. Gaur egun, herrialde askotako armadek, hala nola Estatu Batuetakoek, bideo-jokoak erabiltzen dituzte beren soldaduentzako entrenamendu-simulazio birtualak sortzeko eta estrategiak edo gerra-planak egiteko.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]