Georges-Pierre Seurat
(
1859ko
abenduaren 2a
-
1891ko
martxoaren 29a
)
Frantziako
margolaria izan zen, batez ere
Igande-arratsaldea La Grande Jatte uhartean
margolanagatik ezaguna (
1884
-
1886
).
Arte modernoan
mugarri garrantzitzua ezarri zuen lan horrek,
neoinpresionismoari
hasiera eman baitzion eta
XIX. mendeko
margolaritzaren ikur nagusietakoa bilakatu baitzen.
Mugimendu postinpresionistaren buruzagitzat hartua den arren, heziketa artistiko guztiz tradizionala izan zuen. Hala, marrazkigintza gogotik landu ondoren, 1877an, Arte Ederretako Eskolan sartu zen.
Urte hartan bertan lantegi bat antolatu zuen
Edmond Aman-Jean
margolariarekin. Biak elkarrekin aritzen ziren, eta interes berak zituzten; 1879an, laugarren erakusketa inpresionista bisitatu zuten, eta zirrara sakona eragin zien. Seurat, aldi berean, irakurle amorratua zen, eta margolaritzari buruzko lan teoriko asko irakurtzen zuen.
1880tik aurrera, marrazkiak egin zituen batez ere; trebetasun handia iritsi zuen marrazkigintzan, eta ospe handia lortu zuen.
Lehen lanetan, gaien aldetik batez ere, Barbizongo tradizioari lotu zitzaion Seurat; 1881etik 1883ra, koadro asko egin zuen nekazarien bizimoduari buruzkoak. Lan horietan agerikoa du inpresionisten eragina; izan ere, 1883tik aurrera, teknika ez ezik, gai inpresionistak ere hasi zen lantzen, Sena ibaiaren ertzekoak bereziki. Lehen lan garrantzitsua,
Asnieresko bainulariak
(Londres, National Gallery), 1884ko Erakusketa Ofizialean jartzea ukatu zioten Parisen, eta Independenteen Erakusketan jarri zuen urte berean Seuratek.
Oso obra orijinala da, nahiz eta oraindik kanpoko eraginak sumatzen zaizkion (Puvis de Chavannes, Pissarro). Osagai orijinalak ditu
Igande-arratsaldea La Grande Jatte uhartean
(1886, Chicago, Art Institute) obrak ere. Margolan horretan, prestaketa-lan luze baten ondoren, ≪zatiketa≫ deritzan teknika aplikatu zuen: osagarritasunaren eta kontrastearen teorien arabera, elkarren gainean ipintzen ziren koloreak, hau da, ≪margolaritza optikoko formula bat≫ bilatu nahi zuen. 1884tik aurrera
Paul Signac
-en adiskide mina izan zen; huraxe izango zen Seuraten jarraitzaile leialena, eta talde bat ere sortu zen bien inguruan, Camille Pissarro eta haren seme Lucien, Albert Dubois Pillet eta beste margolari batzuk bildurik. Parisko ikusleak guztiz harriturik utzi zituzten, eta kritikari gehienek gaizki ikusten zituzten arren, izan zen salbuespenik, kritikari eta idazleen artean. Lanean etengabe jardun zen Seuratek. Haren zenbait obra New Yorken erakutsi zituzten, eta Bruselan beste batzuk, XX. taldeak erakusketan parte hartu zuen, eta maiz eramaten zituen bere koadroak independenteen Erakusketara.
Paisaiak ere egin zituen, eta bere obraren ikuspegietan lortu zuen batez ere izadiaren behaketa zehatza eta koadroaren antolamendu erritmiko bat lotzea. Sistema bat aurkitu nahi baitzuen koadroko lerroak harmoniaz osatzeko. Hala,
Parada
n, lerro horizontalakdira nagusi, eta baretasun inpresioa ematen dute;
Zirkua
-n berriz, lerro diagonalak dira nagusi, eta alaitasuna, mugimendua iradokitzen dute.
Zirkua
amaitu gabe jarri zuen ikusgai, eta, Erakusketa zabaldu eta hil egin zen.
|
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
|
-
Asnieresko bainulariak
, 1884,
National Gallery,
Londres
-
Igande Arratsaldea La Grande Jatte uhartean
, 1884-1886,
The Art Institute of Chicago.
-
Modeloak,
1888,
Barnes Foundation, Merion, PA
-
Eguraldi grisa Grande Jatten
1888,
Philadelphia Museum of Art
-
La Parade
, 1889
-