Wikipedia, Entziklopedia askea
Georges Figon
(
1926ko
urriaren 21a
-
1966ko
urtarrilaren 17a
), gaizkile ohi eta editore bat zen. Ezaguna egin zen
Mehdi Ben Barka
ekintzaile marokoarraren bahiketa antolatzeagatik,
1965eko
urriaren 29an
.
Familia burgeseko semea zen. Hiru urte iragan zituen ospitale psikiatriko batean, eta beste hamaika urte kartzelan. Iruzur ahalegin bategatik atxilotzera joan zitzaizkion polizietako bati tiro egiteagatik sartu zuten preso.
1961ean
atera zen espetxetik, eta
Parisko
sare intelektualekin harremana egin zuen.
Sare haren bidetik, editore eta produktore lanetan hasi zen. Film bat egiten ari zelako aitzakian, Mehdi Ben Barkarekin harremanetan sartu zen, eta harekin Parisen finkatutako hitzordu batean bahitu zuten Ben Barka, 1965eko urriaren 29an.
1966ko urtarrilean hainbat adierazpen egin zizkion L’
Express
astekariari, eta zehazki
Marokoko
Ufqir
jeneralari leporatu zion Ben Barkaren bahiketa eta hilketa.
Ben Barka bahitu zutenetik ezkutuan bizi zen. Poliziak haren etxea lokalizatu zuen, eta 1966ko urtarrilaren 17an joan zen atxilotzera. Baina hilda aurkitu zuten, hainbat balaz. Ez zuten argitu nork eta nola hil zuen, eta ikerketa ofizialak ondorioztatu zuen bere buruaz beste egin zuela.
Jean-Patrick Manchette
idazleak L’Affaire N’Gustro eleberri beltza idatzi zuen
1971n
. Fikzio gisa idatzitako eleberri hark Ben Barkaren bahiketa du gaia. Liburu hartako protagonista oinarritzen da Figonen bizitzan.