Wikipedia, Entziklopedia askea
Georges Ernest Jean-Marie Boulanger
(
Rennes
,
1837ko
apirilaren 29a
-
Ixelles
, Belgika,
1891ko
irailaren 30a
) jeneral eta
politikari
bat izan zen.
Kabilian
,
Italian
eta
Kotxintxinan
izan ondoren, Frantzia eta Alemania arteko gerran (
Frantzia-Prusiar Gerra
) hartu zuen esku (1870-1871) eta,
Tunisiako
oste kolonialen buru izan ondoren, Gerrako ministro izendatu zuten 1886an.
Abertzale
sutsua eta
alemaniarren
aurkakoa,
1888an
, hauteskundeetan parte hartu zuen (
Ligue des Patriotes
) eta lau departamendutan garaile izan ondoren, irabazle izan zen
Parisen
(
1889ko
urtarrila
). Bere maitaleari jaramon eginda, ordea, ez zen
Eliseora
joan eta gobernuak Estatuaren aurkako kolpea prestatu zuelako salaketa egin zion. Erbestera alde eginik, bizitza osorako kondenatu zuten Parisen eta,
Ingalaterran
egon ondoren, bere buruaz beste egin zuen
Belgikan
, bera baino lehentxeago hila zen maitalearen hilobi gainean.
Boulangismoa
eta
Boulangistak
edo Boulanger jeneralaren jarraitzaile abertzale sutsuak desagertu egin ziren, militarra hil ondoren.