한국   대만   중국   일본 
Georg Joseph Kamel - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Georg Joseph Kamel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georg Joseph Kamel

Bizitza
Jaiotza Brno 1661eko apirilaren 21a
Herrialdea Margraviate of Moravia
Heriotza Manila 1706ko maiatzaren 2a  (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak botanikaria , ornitologoa , misiolaria , zoologoa , farmazialaria , naturalista , medikua eta entomologoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

Georg Joseph Kamel ( Brno , 1661eko Apirilaren 21a - Manila , 1706ko maiatzaren 2a ) austriar botikaria eta botanikoa izan zen. Farmazia ikasketak egin zituen eta Jesusen Lagundian sartu zen. 1678an Filipina uharteetara joan zen; han farmazia bat sortu zuen Manilako Jesuiten Ikastetxean. Uharteetako landareak aztertu zituen, Luzongoak batez ere, eta bere azterketen emaitzak Ray ingeles botanikoari eman zizkion aditzera; hark bere Historia plantarum -en argitaratu zituen. Kamelen aurkikuntza garrantzitsuena "San Ignazioren baba" izan zen, estriknina kopuru txikiak dituen tasun terapeutikoko landarea. Japoniako arrosa Europara ekartzea berak aholkatu zuen, eta Kamelen ohorez kamelia izena eman zioten.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Biografia
Austria
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .