1898ko Italiako aurreneko futbol liga irabazi zuen taldea.
1902an Italiako txapelduna izan zen taldea.
1924ko taldea, azken liga lortu zuena.
Zaleak
Genovako
plazan 2007ko lehen mailarako igoera ospatzen.
Genoa Cricket & Football Club
Italiako
futbol talde zaharrenetakoa da.
Genova
hirian sortu zen 1893an eta XX mende hasieran Italiako futbol indartsuena izan zen bederatzi
Liga
irabaziz, azkenengoa 1924ean.
Italiako Kopa
bet ere badu. Azken hamarkadetan hiriko beste taldea den
UC Sampdoriaren
itzalean egon da.
Etxeko partidak
Stadio Luigi Ferraris
berriztuan jokatzen ditu.
Taldea
Genoa Cricket & Athletic Club
izenarekin sortu zen 1893ko irailaren 7an eta batez ere
kriketean
eta
atletismoan
aritzen zen,
futbola
bigarren mailako kirola zen. Futbolaren arrakasta igotzen ari zenez 1897rako kirol garrantzitsuena bihurtu zen eta 1898an
Genoa Cricket & Football Club
bihurtu zen. Hori nabariagoa izan zen 1898 eta 1904 artean Italiako liga guztiak (bat ezik) irabazi zituenean. Genoa atzerrian partida jokatu zuen lehen taldea izan zen, 1903ko apirilaren 27an
FVC Nice
-ri 0-3 irabazi zion.
1905erako jadanik beste talde batzuen maila asko igo zen,
Juventus FC
,
AC Milan
edo
USC Pro Vercelli
eta Genoak puntako taldea izaten jarraitzen bazuen ere hamar urte behar izan zituen titulu berri bat eskuratzeko. Azkenengo Ligak 1923 eta 1924 urteetan lortu zituen.
Gobernu faxistak ez zuen Genoaren izen ingelesa gustuko eta 1928an izena aldatu arazi zioten eta
Genova 1893 Circolo del Calcio
bihurtu zen. 30. hamarkadan ordea nahiko pattal ibili zen, eta 1934. urtean bigarren mailara jaitsi zen lehen aldiz. 1936an lehen mailara itzuli eta 1937an Italiako Kopa irabazi zuen, bere azken titulua.
1945 urtean Bigarren Mundu gerra bukatu eta lehenengo hartu zuen neurria
Genoa Cricket & Football Club
izena berreskuratzea izan zen. Maila ordea ez zuen berreskuratu eta ordutik aurrera talde apala izan zen.
1959-60 denboraldian bigarren mailara jaitsi zen, baina hurrengo urtean berri igo eta 1962an
Alpeetako Kopa
irabazi zuen, garai hartan txapelketa garrantzitsua zen italiarrentzat. 1964 urtean berriz lortu zuen Alpeetako Kopa. Pozakl ordea ez zuen asko iraun eta hurrengo urtean berriz jaitsi zen bigarren mailara.
Mende berria Serie C1 (3. mailan) hasi zuen eta 2007 arte ez zuen lortu lehen mailara itzultzerik. Ordutik bertan ari da, pare bat aldiz jaistear ibili bada ere.
Genoa Cricket & Football Club
klub britainiarra zen eta
Ingalaterrako futbol selekzio nazionalaren
uniformea izan zuen sorreran. 1899an kolore zuri-urdinak hartu zituen, Genoa portu hiria zela irudikatuz. 1901 urtean hartu zituen kolore gorri eta urdin klasikoak.