- Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Gari (argipena)
≫.
Garia
(
Triticum
spp.),
[1]
ogi
(
Ipar.
) izenaz ere ezaguna,
landare loredun
graminea
belarkara
da. Mundu mailan gehien ekoizten diren hiru ale nagusien artean dago
artoarekin
eta
arrozarekin
batera.
[2]
Ekialde Hurbilean
etxekotu
zen duela milaka urte, eta mundu osoan hazten da egun. Gehien ekoizten diren
zerealetako
bat da,
artoarekin
eta
arrozarekin
batera, eta haren
aleak
gizakiarentzat funtsezko elikagaietako dira, bereziki
ogiaren
osagai nagusi moduan, baina baita
opilak
,
gozopilak
,
pasta
,
fideoak
,
kuskusa
eta antzekoak egiteko ere. Horretaz gainera, garia
hartzituta
,
garagardoa
,
alkohola
,
vodka
edariak, besteak beste, eta
bioerregaiak
ere egin daitezke. Garia
aziendentzako
janari gisa ere landatzen da, eta gari landarearen
lastoa
abereak bazkatzeko nahiz eraikinen teilatuak egiteko erabil daiteke.
Gariak
proteina
kopuru handia du, baina baina haren proteina batek,
glutenak
alegia, erantzun immunologiko desegokia eragiten du pertsona zenbaitengan. Gaixotasun horri
zeliakia
deritzo.
[3]
Gariaren jatorria
Mesopotamian
dago. Aurkikuntza arkeologiko zaharrenek
Sirian
,
Jordanian
,
Turkian
,
Palestinan
eta
Iraken
kokatzen dute. Duela 8.000 urte baino gehiago jatorrizko gari basatiak mutazio edo hibridazio bat izan zuen eta landare tetraploidea sortu zen, hazi handiagoak zituena eta ondorioz haizeak barreiatu ezin zuena. Gaur egungo Irak iparraldean dagoen
Jarmo
eremu arkeologikoan K.a. 6700. urteko buztin egosian
[4]
almidoi gariaren (
Triticum dicoccoides
) aleak aurkitu dira.
[5]
Gizakia garia landatzen hasi zenean, nekazaritza iraultza izugarria sortu zen
Ilgora Emankorra
deritzon eremuan, Ekialde Hurbilean; izan ere elikaduran ehizakia nagusi izatetik zekale kopuru handia hartzera pasa baitzen populazioa. Elikadura aldaketa hura oso agudo gertatu zen, baina gure genomak ez du aldaketa nabarmenik izan azken 10.000 urteetan.
Gari labore orokortuak ekarri zuen, halaber,
populazioak
toki batean asentatzea, eta, garai bertsuan,
ardiak
edo
ahuntzak
etxekotu ziren. Giza komunitateak eratu ziren, gero eta konplexutasun maila handiagokoak;
Sumer
eskualdean idazketa asmatu zuten eta, horrekin,
historiaurrea
amaitu eta historia hasi zen.
Ilgora Emankorrean
du jatorria gari landareak.
Ekialde Hurbiletik
Greziara
,
Ziprera
eta
Indiara
hedatu zen gariaren landaketa K.a. 6500 urtearen inguruan. Ogiaren eta nekazaritzaren jainkosa greziarra
Demeter
zen, ≪ama jainkosa≫ esan nahi du. Pixka bat beranduago
Antzinako Egiptora
iritsi zen, K.a. 6000 inguruan eta
Nilo
ibaiaren ertzetan landatzeari ekin zioten. Egiptoarrak izan ziren ogia kopuru industrialetan ekoizten aurrenak
[6]
. Ondoren
Erromara
pasa zen. Inperioan zabalduz joan zen eta gaur egungo
Alemanian
eta
Iberiar penintsulan
K.a. 5000 urtearen inguruan azaldu zen
[7]
. Erromatarren mitologian
Zeres
zen gariaren eta nekazaritzaren jainkosa, hortik dator ≪
zereal≫
izena.
Erromatarrek herritar behartsuenen elikadura bermatu zuten garia prezio apaletan ezarriz eta gari alearen ehotzea eta ogiaren ekoizpena erregulatuz. Edukiera handiko labeak erabiltzen zituzten ogia egiteko, elkarlanean. Gariaren eta ogiaren kontsumoa hainbestekoa zen ezen
Bibliak
berak ere garrantzia handia ematen baitio; 40 aldiz agertzen da ≪gari≫ hitza, 264 aldiz ≪ogia≫ eta 17 aldiz ≪ogiak≫. Ogia aipatzen denean gariz egindakoa edo garagarrez egindakoa izan liteke.
Garia batzen, XIV. mendeko marrazkia.
Espainiar
kolonizatzaileek eraman zuten garia Ameriketara.
Hernan Cortes
konkistatzailearen
esklabo
batek hiru gari ale aurkitu zituen arroz poltsa batean eta, ondo gorde ondoren, 1529an landatu zituen.
XVII. mendean garia Europa osoan ereiten zen, iparraldean
oloa
eta
garagarra
nagusitzen bazen ere.
Haize errotak
agertu ziren baina ez zen bestelako nekazaritza berrikuntzarik izan. XVIII. mendean makinak asmatu ziren eta honi esker
irinaren
ekoizpena nabarmen handitu zen.
XIX. mendean lurrun bidezko errota asmatu zen, aleak ehotzeko
burdinazko
zilindroak erabiltzen zituena, eta ehotzeko teknikatan iraultza nabarmena ekarri zuen. Teknika berriekin gariaren landaketa handituz joan zen eta
Ipar Amerikara
eta
Ozeaniara
zabaldu zen.
XX. mendean izandako Mundu Gerra bien ondoren beharrezkoa ikusi zen nekazaritza ekoizpena handitzea gero eta populazio handiagoaren elikadura beharrak ase ahal izateko.
[8]
≪Iraultza berdea≫ izena eman zitzaion, baina arrakasta handia izan bazuen ere, gariaren kalitatean ez zen hobekuntzarik izan. Gaur egun erabiltzen diren zekale aldaerak garatu ziren, karbohidrato kopurua igo zutenak baina nutrizio balioa jaitsi zutenak, eta hori gutxi balitz bezala,
lekadunen
landaketa baztertu arazi zuten.
[9]
1941ean
Nutrition Society
elkartea eratu zen
Erresuma Batuan
. Gariaren landaketa hobetzeko helburua zuen eta hobetsi ziren aldaerek
izurriteei
aurre egiteko gaitasuna zuten (
gluten
portzentai handiagoa zutelako); gainera, ezaugarri biskoelastiko eta itsaskorrei esker
orea
egiteko egokiagoak ziren. Aldaera haiek arrakasta itzela izan zuten, gaur egun ere 700 milioi tonatik gora ekoizten dira mundu mailan, baina gariaren genetikan aldaketa handia eregin zuen.
[8]
Gari landarearen atalak.
Landare belarkara da eta zutoina barnealdea hutsik duen kanabera bat da sei korapilo azaltzen dituena. 0'5 eta 2 metro arteko altuera hartzen du eta adarkadurarik ez du apenas. Hosto luze lantzakarak ditu, leka, ligula eta aurikulak ongi definituak dituztenak. Sustraiak faszikulatuak ditu, adatsa bezala adarkatzen direnak. 25 cm inguruko luzera izan ohi dute baina batzuk bi metrotako sakonerara ere irits daitezke.
[10]
Galburua
infloreszentzia
bat da, ardatz zuzen korapilotsu batean 20-30 burutxo dituena, bakoitza bederatzi loreduna. Lore gehienak ez dira ernaltzen eta glumaz estalita daude.
Haziak
kariopsideak
dira, obalatuak eta mutur borobilduak dituztenak. Mutur batean ernamuina edo hozia ateratzen da eta beste muturrean ile fin batzuk ditu. Alearen gainerakoari endospermo izena ematen zaio eta haziaren bolumenaren %82a hartzen du. Alea estaltzen duten perikarpioak eta testak gariaren
zahia
osatzen dute.
Gari aleak
gluten
izeneko proteina bat du, ogia egiten laguntzen duena. Gaur egungo garien proteina guztien % 85-90 hartzen du glutenak.
Gariaren genetika etxekotu diren beste landareen aldean oso konplexua da. Espezie
poliploide
egonkorra da, kromosoma multzo bi baino gehiago ditu, beraz. Espezie batzuk tetrapolideak dira (lau kromosoma joko), adibidez
Triticum durum
eta
Triticum turgidum
, biak ala biak
Triticum urartu
eta jadanik iraungita dagoen
Sitopsis
espezieen hibridazioz sortuak.
[11]
Ogia egiteko erabiltzen den gari arruntak
(Triticum aestivum
) eta galzuriak (
Triticum spelta
) duela bi mila urte
Triticum turgidum
eta
Aegilops taushii
espezieak hibridatu ondoren sorturiko espezie hexaploide batean dute jatorria.
[12]
2010. urtean,
Erresuma Batuko
zientzialari talde batek
Chinese Spring line 42
aldaeretako gariaren genomaren % 95 deskodetu zutela iragarri zuen.
[13]
202ko azaroaren 29an, gari arruntaren genoma osoa argitaratu zen: 94.000 eta 96.000 gene artean dituela ikusi zen.
[14]
Gari aleak, irina eta produktuak.
Gari alea
ehota
lortzen den
irina
erabiltzen da elikagaiak egiteko:
ogia
,
opilak
,
pasta
eta abar.
Hartzitu
ere egin daiteke eta zenbait edariren gehigarri gisa erabili.
100 gramo garitan eguneroko dietan hartu beharreko kalorien % 20 eskuratzen da.
Karbono hidratoez
gain ezinbesteko hainbat nutriente ditu gariak, hala nola
proteinak
,
zuntza
,
bitaminak
(
niazina
bereziki),
manganesoa
eta
fosforoa
. Gariak dituen proteinek ez dute nutrizio balio handirik gizakiarentzat,
aminoazido esentzial
gutxi batzuk baino ez, baina
lisinarik
ez da ageri glutenean ez eta gainerako gari proteinetan ere. Hori dela eta elikadura
lekadunekin
osatzea gomendatzen da.
Gariaren osagaiak:
Gari irina.
100 gramo garitan
Osagaia
|
Kopurua
|
Eguneko
gomendatuaren %a
|
Ura
|
13,1 g
|
|
Energia
|
327 kcal
|
|
Karbohidratoak
Azukreak
Zuntza
|
71,18 g
0,41
12,2
|
|
Gantzak
|
1,54 g
|
|
Proteinak
|
12,61 g
|
|
Bitaminak
|
Tiamina (B1)
|
0,383 mg
|
% 29
|
Erriboflabina (B2)
|
0,115 mg
|
% 8
|
Niazina (B3)
|
5,464 mg
|
% 36
|
Az. Pantotenikoa (B5)
|
0,954 mg
|
% 19
|
B6 bitamina
|
0,3 mg
|
% 23
|
Azido folikoa (B9)
|
38 μg
|
% 10
|
E bitamina
|
1,01 mg
|
% 7
|
K bitamina
|
1'9 mg
|
% 2
|
Mineralak
|
Manganesoa
|
3.985 mg
|
% 199
|
Potasioa
|
363 mg
|
% 8
|
Fosforoa
|
288 mg
|
% 41
|
Magnesioa
|
126 mg
|
% 34
|
Kaltzioa
|
29 mg
|
% 3
|
Burdina
|
3,19 mg
|
% 26
|
Zinka
|
2,65 mg
|
% 27
|
Sodioa
|
2 mg
|
% 0
|
Selenioa
|
70.7 μg
|
% 157
|
Gari arrunta
(
Triticum aestivum
)
Gariaren 14 espezie deskribatu dira eta guztira 30.000 aldaera zerrendatu dira. Aldaera horietatik 1.000 baino ez dira kontsumorako ekoizten.
[15]
Mundu mailan gehien ekoizten diren gari espezieak hauek dira:
- Hexaploideak:
- Gari arrunta
(
T. aestivum
): ogia egiteko erabiltzen den gari espeziea da. Mundu mailan ekoizpen handiena duen espeziea da.
- Galzuria
[16]
(
T. spelta
): kopuru txikian landatzen da. Batzuetan gari arruntaren azpiespezie kontsideratzen da eta orduan
T. aestivum
ssp.
spelta
izen zientifikoa ematen zaio.
- Tetraploideak:
- Gari gogorra
(
Triticum durum
): ekoizpenari dagokionez bigarren espeziea da.
- Emmer garia
(
T. dicoccon
): antzina landatzen bazen ere gaur egun oso gutxi.
- Khorasan garia
(
T. turgidum ssp. turanicum
edo
T. turanicum
):
Iran
eta
Afganistan
artean dagoen
Khorasan
eskualdearen izena du, han ekoizten baita. Gari arruntaren alearen bikoitza da tamainan eta intxaur usain nabarmena du.
- Diploideak:
Gariaren ekoizpena mundu zabalean.
XX. mendean
Sobietar Batasuna
izan zen gari ekoizle handiena, baina gaur egun
Txinak
hartu du lehen lekua.
Gariaren ekoizpena 2018. urtean
FAO-ren arabera
[17]
#
|
Herrialdea
|
Kopurua
(milioi tona)
|
1
|
Txinako Errepublika
|
131,4
|
2
|
India
|
99,7
|
3
|
Errusia
|
72,1
|
4
|
AEB
|
51,3
|
5
|
Frantzia
|
35,8
|
6
|
Kanada
|
31,8
|
7
|
Pakistan
|
25,1
|
8
|
Ukraina
|
24,7
|
9
|
Australia
|
20,9
|
10
|
Alemania
|
20,3
|
11
|
Turkia
|
20,0
|
12
|
Argentina
|
18,5
|
Puccinia triticina
onddoa gariaren hostoetan.
Izaki ugarik kaltetu dezakete garia:
onddoek
,
bakterioek
,
birusek
eta
intsektuek
batez ere. Landarearen atal desberdinetan erasotzen du bakoitzak. Hauek dira izurri multzo nagusiak:
- Hazi ernatuaren izurriak: onddoak dira,
Stagonospora,
[18]
Tilletia tritici
eta
Ustilago nuda
.
- Hostoen eta galburuaren izurriak:
Puccinia triticina
,
Zymoseptoria tritici
eta
Fusarium
.
- Koroaren eta sustraien usteldura:
Gaeumannomyces graminis var. tritici
eta
Cephalosporium
.
- Zutoinaren izurria:
Puccinia graminis f. sp. tritici
(Ug99).
- Birusak.
Animaliei dagokienez,
lepidopteroen
larbak
izaten dira garia nabarmen kaltetzen dutenak. Udaberrian
hegaztiek
eta
karraskariek
garien
kimuak
jaten dituzte. Behin garia biltegietan dagoela, kalte handiak eragiten dituzte karraskariek, baita intsektuek ere.
[19]
- ↑
Belderok, Bob & Hans Mesdag & Dingena A. Donner. (2000)
Bread-Making Quality of Wheat
. Springer. p.3.
ISBN 0-7923-6383-3
.
- ↑
Cendrero, Orestes. (1938).
Nociones de historia natural.
Paris
.
- ↑
(Ingelesez)
Ludvigsson, Jonas F.; Leffler, Daniel A.; Bai, Julio C.; Biagi, Federico; Fasano, Alessio; Green, Peter H. R.; Hadjivassiliou, Marios; Kaukinen, Katri
et al
.. (2013-01-01).
≪The Oslo definitions for coeliac disease and related terms≫
Gut
62 (1): 43?52.
doi
:
10.1136/gutjnl-2011-301346
.
ISSN
0017-5749
.
PMID
22345659
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.
- ↑
Ruiz Camacho, Ruben. (1981).
Cultivo del Trigo y la Cebada.
Bogota: Temas de Orientacion Agropecuaria
ISBN
0049-3333
.
.
- ↑
Technology of Cereals: An introduction for students of food science and agriculture.
Oxford: Pergamon Press Ltd
ISBN
84-200-0608-4
.
.
- ↑
Direct quotation: Grundas ST: Chapter: Wheat: The Crop, in Encyclopedia of Food Sciences and Nutrition. (2003).
Elsevier Science Ltd.
, 6.130 or.
.
- ↑
Jared Diamond. (1997).
Guns, Germs and Steel: A short history of everybody for the last 13,000 years.
Viking UK Random House
ISBN
0-09-930278-0
.
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Aziz, Imran; Branchi, Federica; Sanders, David S.. (2015/08).
≪The rise and fall of gluten!≫
Proceedings of the Nutrition Society
74 (3): 221?226.
doi
:
10.1017/S0029665115000038
.
ISSN
0029-6651
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Sands, David C.; Morris, Cindy E.; Dratz, Edward A.; Pilgeram, Alice L.. (2009-11-01).
≪Elevating optimal human nutrition to a central goal of plant breeding and production of plant-based foods≫
Plant Science
177 (5): 377?389.
doi
:
10.1016/j.plantsci.2009.07.011
.
ISSN
0168-9452
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Das, N. R.. (2008-10-01).
Wheat Crop Management.
Scientific Publishers
ISBN
978-93-87741-28-7
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Friebe, B.; Qi, L. L.; Nasuda, S.; Zhang, P.; Tuleen, N. A.; Gill, B. S.. (2000-07-01).
≪Development of a complete set of Triticum aestivum-Aegilops speltoides chromosome addition lines≫
Theoretical and Applied Genetics
101 (1): 51?58.
doi
:
10.1007/s001220051448
.
ISSN
1432-2242
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.
- ↑
Hancock, James F.. (2004).
Plant Evolution and the Origin of Crop Species.
CABI Publishing
ISBN
0-85199-685-X
.
.
- ↑
≪27 August 2010 - UK researchers release draft sequence coverage of wheat genome - Media release - BBSRC≫
web.archive.org
2011-06-11
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Brenchley, Rachel; Spannagl, Manuel; Pfeifer, Matthias; Barker, Gary L. A.; D’Amore, Rosalinda; Allen, Alexandra M.; McKenzie, Neil; Kramer, Melissa
et al
.. (2012-11).
≪Analysis of the bread wheat genome using whole-genome shotgun sequencing≫
Nature
491 (7426): 705?710.
doi
:
10.1038/nature11650
.
ISSN
1476-4687
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.
- ↑
Posner, Elieser S.. (2011).
Wheat flour milling.
American Association of Cereal Chemists.
.
- ↑
Euskaltzaindia.
≪
Orotariko Euskal Hiztegia
>
galzuri
≫
www.euskaltzaindia.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-08-12)
.
- ↑
≪FAOSTAT≫
www.fao.org
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Holliday, Paul. (1980-10-30).
Fungus Diseases of Tropical Crops.
CUP Archive
ISBN
978-0-521-22529-8
.
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.
- ↑
≪Midwest Biological Control News≫
web.archive.org
2010-06-15
(Noiz kontsultatua: 2020-11-05)
.