Wikipedia, Entziklopedia askea
Indiako azpikontinentearen
mapa
,
K.a. 600ean
, non 16 maha-jana-paden (pertsona handien guneak) kokapena adierazten den. Gandhara, goian eta ezkerrean dago.
Gandhara
, egungo
Afganistanen
hego-ekialdeari,
Pakistanen
erdialde eta iparraldeari eta
Indiaren
ipar-mendebaldeari (
Kaxmir
gehiena barne) dagokion eskualde historiko bat da.
Gandhara,
Persiar Inperioaren
satrapia
bat izan zen
K.a. VI. mendetik
.
Greziarrek
konkistatu zuten
Alexandro Handiaren
espedizioan, eta
helenistiko
mantendu zen
indo-greziar
subirauekin,
Gupta Inperio
hindura erantsia izan zen arte, nagusiki
Asoka
erregearekin.
Gandhara,
budismoaren
gune garrantzitsua izan zen, bere artea, greziar eraginaren ondorioz,
arte grekobudista
bezala ezagutzen delarik.
Ziur asko, antzinako Gandhararen oroitzapen toponimikoa,
Afganistango
Kandahar
hirian mantentzen da gaur egun, baina azken honen etimologia, Alexandria-Iskenderiya-Kandaharretik ere etor daiteke
Gandhara eskualdean, arte
grekobudista
garatu zen, greziar kultura eta
budismoaren
arteko sinkretismo bat.
-
-
Ugalkortasunaren jainkosa, Indo haraneko tradizioaren arabera.
-
Siddhartha Gautama Shakyamuni,
Buda
bihurtu aurretik (
I. mendetik
II. mendera
.
-
Buda zutik (I-II mendeak).
-
Budaren burua (
II. mendea
).
-
-
Atlas
titan greziarra, monumentu budista bat eusten.
-
Ardoa eta musika (I-II mendeak).
-
Siddhartaren jaiotza (II-III mendeak).
-
Arte apaingarri helenistikoak.
-
Eskena helenistikoa (I. mendea)