Gammelstad eliza-herrixka

Koordenatuak : 65°38′45″N 22°01′45″E  /  65.64583°N 22.02917°E  / 65.64583; 22.02917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gammelstad eliza-herrixka 1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 762
Kokalekua   Suedia
Eskualdea 2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 65°38′45″N 22°01′45″E  /  65.64583°N 22.02917°E  / 65.64583; 22.02917
Izen ematea 1996 (XX. bilkura )
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gammelstad eliza-herrixka ( suedieraz : Gammelstads kyrkstad ), Lulea hiritik gertu dagoen herrixka da, UNESCOk 1996an Gizateriaren Ondare izendatu zuena. Botniako golkoaren iparraldeko kostaldean dago.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1621 urtean Gustavo II.a Adolfo erregeak Lulea hiri eskubideak eman zizkionean Gammelstad dagoen lekuan zegoen baina glaziazio ondorengo isostasiaren eraginez lurra altxatzen ari denez, kaiak sakontasuna galdu zuen. Honen ondorioz itsasontziek arazoak zituzten bertan sartzeko eta horregatik tokiz aldatu zuten Lulea herria 1649 urtean.

Deskribapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gammelstad Lule ibaiean gora hiritik 10 kilometro iparraldera dago. XV mendeko Nederlulea eliza da erdigunea eta inguruan egurrezko 424 etxe ditu. Eliza igandetan bakarrik erabiltzen zen elizkizun eta erlijio jaialdietarako eta etxeetan nekazal eremutik etorritako erromesak hartzen ziren eguraldiaren erruz itzultzeko arazoak zituztenean.

Iruditegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]