Galileako itsasoa
edo
Kinneret aintzira
?antzina:
Genesaret aintzira
edo
Tiberiadeko itsasoa
?
[1]
(
hebreeraz
????????? , "
Kineret
" hebreerazko
kinor
retik (
kinnor
) bere formagatik, Zenbakiak 34:11, Josue 13:27, eta
arabieraz
????? ?????
,
Bujayrat Tibiriy?
) mendebaldeko
Asiako
ur gezako
aintzira
bat da,
Ekialde Hurbilean
dagoena eta
Israelen
lurraldearen barnean, bere ipar-ekialdeko ertzean dagoen 10 metroko zabalera duen ertz-lerro bat barne.
Bere jatorria tektonikoa da,
Afrikako
Rift Haran Handiarekin
lotua dagoena, iparraldetik hegoaldera 21 kilometroko luzera eta ekialdetik mendebalderako 13 kilometrokoa , 48 metroko gehiengo sakonera eta, uraren mailaren azpitik, 212 metroko garaierarekin, munduko ur gezako lakurik baxuena bihurtzen duena. Bere sakonera gehieneko puntua, itsasoaren mailaren azpitik 260 metrora dago, bere zirkunferentzia gehiena 53 kilometrokoa eta bere hedadura 166 kilometro karratukoa diren bitartean.
Beste iturburu batzuetaz gain, jasotzen duen ur gehiena,
Jordan
ibaitik dator, iparraldeko kostaldean itsasoratzen dena, eta lakuaren hegoaldetik ura ateratzen duena. Bere ibarrean dauden herri garrantzitsuak
Tiberiade
eta
Ein Gev
dira. Kanalizatze lan berriek, hiriak ur gezaz hornitzea ahalbidetu dute, baita herrialdearen hegoaldean dagoen
Negev
basamorturaino nekazaritza ureztatzea ere. Israelen kontsumorako eta ureztatzerako
edateko uraren
% 30 ematen du.
Laku hau garrantzitsua da
kristauentzat
, laku honen uren gainean,
Jesus
oinez ibili zela uste baitute. Lakua
Biblian
aipatzen da
Israeleko erregeen
garaitik
[2]
, bai eta
Itun Berriko
Jn 6:23
n ere. Mendebaldeko ibarrean, Tiberiade hiria dago,
Herodes Antipasek
,
Tiberio
erromatar enperadorearen omenez eraikia.