한국   대만   중국   일본 
Galartza (Aretxabaleta) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Galartza (Aretxabaleta)

Koordenatuak : 43°02′40″N 2°31′13″W  /  43.04444°N 2.52028°W  / 43.04444; -2.52028
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Aretxabaletako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Galartza (argipena) ≫.
Galartza
  Euskal Herria
Parrokia, Abadetxea eta dorretxea
Map
Kokapena
Herrialdea   Gipuzkoa
Udalerria Aretxabaleta
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak 43°02′40″N 2°31′13″W  /  43.04444°N 2.52028°W  / 43.04444; -2.52028
Garaiera 389 metro
Demografia
Biztanleria 46 (2022:  Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat )

Galartza Aretxabaletako ( Gipuzkoa ) auzoa da, herrigunetik mendebaldera kokatutakoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 57 biztanle zituen eta 2016an 49 bestela.

Gipuzkoa eta Arabaren arteko mugatik gertu dago, Untzilla ( Aramaio ) auzotik mendebaldean Gellaok (Eskoriatza) banatzen duelarik. Ekialdean Izurieta du mugakide, iparraldean Gesalibar eta Uribarri (Arrasate) eta hegoaldean Apotzaga-Etxebarri .

Auzoaren erdigunea, 17 baserri, Santa Luzia eliza, Galartza dorretxea edo Galartzatorre, abadetxea, bolatokia eta hilerriak osatzen dute. Santa Luzia jaiak ospatzen dira bertan abenduaren 13an .

Demografia eta biztanleria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Galartzako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2016
64 61 55 48 54 51 55 57 49

Ondasun nabarmenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Galartza dorretxea : XIV. mendearen amaieraldera eraikitakoa eta Galartza leinuaren egoitza.
  • Galartzako kanposantua: Hilerri txiki honen sarreran zera irakur daiteke: Ni gaur ta zu biar ona etorri biar

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa