Gala Placidiaren mausoleoa
(
Ravenna
,
Italia
)
Honorio enperadorea
ren arreba
Gala Placidia
ren hilobi monumental ospetsu bat da.
425
eta
430
artean eraikia,
Gizateriaren Ondarearen
zerrendan 1991n inskribatutako Ravenako zortzi egituretako bat da. Haiek markatzen dute
arte paleokristauaren
eta
bizantziarraren
arteko trantsizioa.
Unescoko
adituek adierazi zuten bezala, "Mosaikoekin egindako monumentu guztien artean zaharrena eta ondoen kontserbatua da, eta aldi berean, artistikoki perfektuenetako bat".
Mausoleoak
gurutze greziar
formako oinplanoa du, eta habearte nagusia
transeptua
baino luzeagoa da. Eraikina desagertutako Gurutze Santuaren elizako nartexari atxikita zegoen. Hileta izaera duen eraikina da, baina martirikoa ere bada, beranduago San Lorentzori eskaini baitzitzaion.
Kanpoko itxurari dagokionez, oso itxura klasikoa du: adreiluzko eta harrizko fabrika, argamasaz lotuak. Eraikinak
arku itsuak
ditu kanpoaldean, eta tegula lauz estalitako teilatua, erdiko gorputzean lau isurkikoa eta alboetan bi isurikoa.
Bere berritasun handiak, barnealdean eta oinplanoaren forman ikus daitezke: gurutzadura, kupula okatu ez trasdosatu batekin ixten da, eta, alboetan,
kanoi-gangekin
. Hormak
mosaiko
aberatsekin ornatuta daude. Kupula ere mosaikoz estalia dago, apostoluetako zortzi irudikatuz eta ontzi batetik edaten ari diren usoen irudi sinbolikoak. Beste lau apostoluak zeharkako nabeko gangetan irudikatuta daude; atearen gainean "zeruko pastorala" dago, hau da, Jesukristo Artzain Ona bezala, gaztea, bizarrik gabea, ile uhinduduna eta ardiz inguratua; beste aldean, San Lorentzoren irudikapena bezala interpretatzen den gai bat dago. Harrizko panel mehe eta zeharrargiek argia leihoetatik egiturara pasatzea ahalbidetzen dute. Bere dekorazio guztia eta sarkofagoak kontserbatzen dira.
Dekorazioak (kristau motiboetan oinarritua) sinbolismo garrantzitsu bat du, landare gaiak (paradisua gogora ekarriz) apainketa geometriko eta figuratiboarekin konbinatuz (martiriak, apostoluak, aingeruak, etab.). Absideak, izkinetan aingeruak dituen zeru izartsu baten dekorazioa du.
Eraikinak (antzina Gurutze Santuari eskainitako eliza zabalago baten oratorioa) hiru sarkofago ditu; horietako handiena Gala Placidiakoa zela esaten da, eta bere baltsamatutako gorputza hemen jarri zela, eserlekuan, mantu inperialarekin jantzita; 1577an, ordea, sarkofagoaren edukia istripuz erre zen. Eskuineko sarkofagoa
Valentiniano III.a
enperadoreari edo Honorio enperadore zen Gala Placidiaren anaiari ematen zaio. Ezkerrekoa, Gala Placidiaren senarrari ematen zaio,
Konstantzio III.a
enperadorea.
- S. Bottari,
Treasures of Christian Art. Ravenna; The Mausoleum of Galla Placidia
, Bolonia, 1966.
- G. Bovini,
Ravenna Mosaics
, Nueva York-Greenwich, 1956.
- F.W. Deichmann,
Fruhchristliche Bauten und Mosaiken von Ravenna
, Baden-Baden, 1958.
- P.L. Zovatto,
Il mausoleo di Galla Placidia; architettura e decorazione
, Ravenna, 1968.