한국   대만   중국   일본 
G8 - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

G8

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

G8
Datuak
Izen laburra G8
Mota gobernu arteko erakundea eta group of major economic countries (en) Itzuli
Osatuta
Historia
Sorrera 1997
Ordezkatzen du G7
Desagerpena 2014

Zortziko taldea ( G8 ) munduko estatu industrializatuen koalizioa da: Frantzia , Alemania , Italia , Japonia , Erresuma Batua , Estatu Batuak , Errusia eta Kanada .

1975 urtean, Valery Giscard D'Estaingek G5 taldea sortu zuen ekonomia eta finantza gaiak era informal batean tratatzeko. Beste modu batean esanda, G8ak ez du egitura berezirik, ez da akordio baten inguruan sorturiko erakunde bat: Estatu buru bilkura bat besterik ez da, non "mundu osoko gaiei buruz" hitz egiten da "era lasai batean".

Urtean behin, G8ak goibilkura bat antolatzen du non estatu buruak eta estatu bakoitzeko nazioarteko goimailako funtzionarioak biltzen dira, horrekin batera hainbat bigarren mailako bilera antolatzen dira.

2009ko urtarrilaren 20an , G8ko buruak hauek ziren:

G8aren kideak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

G5: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia G6: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia G7: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Kanada G8: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Kanada eta Errusia

2008ko Hokkaidoko Gailurrean Frantziako estatuburu den Sarkozyk G8aren irekiera proposatu zuen, G13a eskatuz. G13an India , Txina edota Brasil bezalako estatu garatu berriak bezalakoak parte hartuko lukete. Estatu Batuek eta Japoniak proposamen horren kontra egin dute, Txina bezalako herrialde batek eurentzako suposatzen duen mehatxua dela eta.

G8aren aurkako mugimendua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

G8aren aurka antiglobalizazio mugimendua edo altermundialismoa (beste motako globalizazioa bilatzen dutenak, hau da, globalizazio justuago bat) garatu da. Bertan, antikapitalistak ( anarkistak , trotskystak , maoistak ...), ekologistak , antimilitaristak , eta abar luze batek bat egiten dute helburu berarekin: beste mundu hobe baten aldeko eta neoliberalismoren aurkako borroka.

G8aren aurkako mugimenduak badu bere presentzia Euskal Herrian. 2006. urte ingurutik gizarte mugimendu ezberdinak ( internazionalistak , ekologistak, antimilitaristak, Gazte Asanbladak , Sare Antifaxista ...) mobilizazioak edota hitzaldiak burutu izan dituzte G8ak Euskal Herrian duen eragina salatuz. Webgune bat dute, g8akatu.org non garaiko Gailurraren informazioa eskaintzeaz gain, globalizazioaren aurkako mugimenduaren informazioa errazten den.

Bilkuraren Egoitzak urtez urte [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Urtea Egoitza Estatua
1975 Rambouillet   Frantzia
1976 San Juan , Puerto Rico Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1977 Londres   Erresuma Batua
1978 Bonn   Alemania
1979 Tokio   Japonia
1980 Venezia   Italia
1981 Ottawa   Kanada
1982 Versailles   Frantzia
1983 Williamsburg , Virginia Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1984 Londres   Erresuma Batua
1985 Bonn   Alemania
1986 Tokio   Japonia
1987 Venezia   Italia
1988 Toronto   Kanada
1989 Paris   Frantzia
1990 Houston , Texas Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1991 Londres   Erresuma Batua
1992 Munich   Alemania
1993 Tokio   Japonia
1994 Napoli   Italia
1995 Halifax   Kanada
1996 1 Mosku 1   Errusia 1
1996 Lyon   Frantzia
1997 Denver , Kolorado Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1998 Birmingham   Erresuma Batua
1999 Kolonia   Alemania
2000 Nago   Japonia
2001 Genova   Italia
2002 Kananaskis   Kanada
2003 Evian-les-Bains   Frantzia
2004 Sea Island , Georgia Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
2005 Geneagles   Erresuma Batua
2006 San Petersburgo   Errusia
2007 Heiligendamm   Alemania
2008 Toyako   Japonia
2009 L'Aquila   Italia
2010 Huntsville , Ontario   Kanada
1 Segurtasun nuklearrari buruzko bilkura berezia.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]