Guell parkea
(
katalanez
Parc Guell
, izen originala
Park Guell
den arren),
Bartzelonako
iparraldean kokatutako parkea da,
Turo del Carmel
mendixkapean, hain zuzen ere. Parke honen berezitasunik aipagarriena bere elementu arktektoniko koloretsuak eta ausartak dira.
Antoni Gaudi
arkitekto katalanak eraiki zuen,
modernismo katalanaren
pertsonaiarik nabarmenena izan zena.
1900
eta
1914
urteen artean eraikitakoa,
1926
.urtean inauguratu zen parke publiko gisa.
Parkea 17,18
hektareako
azalera du (0,17 kilometro koadro). Diseinua eta estiloa argi eta garbi
Gaudirenak
dira, parkearen edozein txokotan ikusgarri direnak. Edozein motatako formak eta itxurak daude parkean: izurtuak, karratuak, biribilak, geometrikoak, zuhaitz itxurako zutabeak, guzti-guztiak kolore biziz lagunduta. Hiriaren erdialdetik urrun eta mendixka baten gainean, parkea izugarri baketsua da.
Antoni Gaudik
kontuan hartu zituen lorategi-hiri ingelesak hasierako
Parc Guell
horren zirriborroak egiteko. Natura eta parkea batera uztartzea zen Gaudiren helburu nagusietakoa. Horren erakusgarri dira, esaterako, harriz eraikitako zutabeak, baita enbor, estalaktita eta kobazulo itxurako zutabeak ere. Angelu zuzenak ez dira inon ere azaltzen.
"El Drac" edo "Herensugea", Guell parkearen ikur nagusia.
Parkearen gune nagusia tamaina handiko plaza huts batek osatzen du. Plaza honen ertzek suge itxurako banku luze bat osatzen dute, 50 metro luze. Zeramika eta kristalezko pieza txikiz dago osatua, eta
Josep Maria Jujol
Gaudiren
kolaboratzailearen lana dira. Horretarako, arkitektoaren teknikarik gogokoena erabili zen,
trencadis
deiturikoa. Plano originalaren arabera, plaza nagusiak antzerki greziar bat izan behar zuen.
Plaza pabimentatu gabe dago, euri-ur guztia erraz batu eta kanalizatu ahal izateko. Jasotako ur guztia plazaren azpian dauden zutabeetatik iragazten da, lurazpiko gordailu baten biltzeko. Gordailuak behar baino ur gehiago badu, soberan dagoen ur guztia parkearen sarreran dagoen uhandretik kanporatzen da.
Gela Hipostiloa edo
Ehun Zutabeen Aretoak
eusten du plaza nagusia. Aipatutako gela 86 zutabek osatzen dute, eta estalagmita erraldoiez osatutako kobazuloa dirudi. Sabaian lau dekorazio-pieza zirkular daude, lau urtaroen irudi. Hasieran, gela hau
Gaudi
sortuko zuen urbanizaziorako merkatua izango zen.
Guell Parkea
urteko egun guztietan bisita daiteke, bertara metroz hurbilduta, geltokiak parketik urrun dauden arren.
Vallcarca
geltokia erabilita, eskailera mekaniko batzuk erabil daitezke aldapa arintzeko. Horrez gain, bus urbano eta turistikoak daude hiriko gune turistiko guztietara joateko.
1984an
,
UNESCOk
Gizateriaren Ondare
deklaratu zuen
Guell parkea
. 1969tik Monumentu historiko-artistikoa zen.
Parkearen elementu arkitektonikoak
-
Parkea naturan guztiz integratua.
-
Plaza nagusiaren mosaikoak.
-
Bartzelona hiriko ikuspegia plaza nagusitik ikusita.
-
Sarrera nagusia.
-
Aireko ikuspegia.