Wikipedia, Entziklopedia askea
Fukuoka SoftBank Hawks
(
japonieraz
:
福岡ソフトバンクホ?クス
,
Fukuoka Sofutobanku H?kusu
?
)
Japoniako
beisbol
talde arrakastatsua da,
Fukuoka
hirikoa.
Japoniako Serieak
5 aldiz irabazi ditu, bigarrena da palmaresean, eta
Ozeano Bareko Liga
16 aldiz.
SoftBank
banketxeak babesten du taldea.
1938an
Nankai Hawks
izenaz sortu zen
Osaka
hirian, izan ere Nankai Trenbide Elektrikoak konpainiaren babesean eratu baitzen. Lehenengo bi hamarkadetan (50. eta 60.) Ozeano Bareko Ligako talde arrakastatsuena izan zen Japoniako bi Serie eta Ozeano Bareko hamar liga irabaziz. Hurrengo urteetan aldiz larri ibili zen eta azkenean 1988an Fukuokako Daiei konpainiak hartu zuen.
26 urtetan titulurik lortu gabe egon ondoren 1999an Ozeano Bareko Liga eta Japoniako Serieak eskuratu zituen eta ordutik maila bikaina erakutsi du, beste bi Serie irabaziz. 2014an eta 2015ean Ozeano Bareko Liga eta Japoniako Serieak irabazi ditu.
- Japoniako Serieak
(7): 1959, 1964, 1999, 2003, 2011, 2014, 2015.
- Ozeano Bareko Liga
(17): 1951, 1952, 1953, 1955, 1959, 1961, 1964, 1965, 1966, 1973, 1999, 2000, 2003, 2010, 2011, 2014, 2015.