Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilotalekuaren eskema
Frontisa
pilotalekuaren
aurrealdeko pareta da.
Pilotako
espezialitate ez zuzenetan, pilotak jo behar duen tokia da.
Frontisa harrizkoa izan ohi da. Neurria jokatzen den espezialitatearen araberakoa da, baina, ia beti, garaiera ez da 9,50 metro baino gutxiagokoa.
Zesta Puntaren
kasuan 10,50 edo 11 metro garai izatera hel daiteke. Zabalera 9,50 eta 10 metro artean dago. Lurretik metro betera
metalezko
xafla bat du. Baita beste bat ere, gorago, paretaren goialdeko muturrean. Eta eskuinaldean ere bai. Hiru xafla horien artean jo behar da pilotakada baliozkoa izan dadin.
Lehen, pilotaleku motzetako frontisak, gainerako paretak bezala,
zuriak
izaten ziren.
1990eko hamarkadan
, ordea,
berdez
margotzen hasi ziren, telebistaz pilota hobekiago ikusten zelako. Gaur egun, pilotaleku gehienetan, paretak berdeak edo urdinak izaten dira
[1]
.