Friedrich Spielhagen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Friedrich Spielhagen

Bizitza
Jaiotza Magdeburg 1829ko otsailaren 24a
Herrialdea   Alemaniar Inperioa
Heriotza Berlin 1911ko otsailaren 25a  (82 urte)
Hobiratze lekua Kaiser Wilhelm Memorial Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bonngo Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
University of Greifswald (en) Itzuli
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria , itzultzailea , kazetaria , idazlea eta poeta
Jasotako sariak
Kidetza Bonner Burschenschaft Frankonia (en) Itzuli

IMDB: nm2800758 Find a Grave: 23855374 Edit the value on Wikidata

Friedrich Spielhagen ( Magdeburg , 1829ko otsailaren 24a - Berlin , 1911ko otsailaren 25a ) alemaniar idazlea izan zen. Haren lehenengo liburuak Problematische Naturen (1861, Izaeraren arazoak ) arrakasta handia izan zuen; eleberri hartan erabili zituen baliabide nagusiak, misterioari eusteko trebetasuna, ohituren deskripzioa eta gizalegearen idealismoa , gerora argitaratu zituen obra guztien ezaugarri izan ziren. Spielhagenen eleberrien balio nagusia, hala ere, historikoa da bereziki, XIX. mende-bukaerako burgesia alemanaren bizitza maisutasunez islaturik agertzen baita haren liburuetan. Speilhagenen liburu nagusiak: Hammer und Amboss (1869, Mailua eta ingudea ); Sturmflut (1877, Enbata ); Beitrage zur Theorie und Technik des Romans (1883, Eleberriaren teknika eta teoria ); eta Neue Beitrage zur Theorie und Technik der Epik und Dramatik (1898, Epopeiaren eta dramaren teoria eta teknika ), besteak beste.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Spielhagen Aldatu lotura Wikidatan