Wikipedia, Entziklopedia askea
Frederiko Gilen III.a Prusiakoa
(
Potsdam
,
1770eko
abuztuaren 3a
-
Berlin
,
1840ko
ekainaren 7a
)
1797tik
1840ra bitarteko urteetan
Prusiako
erregea izan zen.
Frederiko-Gilen II.aren
semea eta ondorengoa izan zen.
1793an
,
Luisa Mecklenburg-Strelitzekoarekin
ezkondu zen.
1810ean
alargundu zen, eta Augusta Harrach kondesarekin ezkondu zen
1824an
.
Rhineko konfederazioaren
sorrerak kezkatuta, eta Hannover bereganatu ez zuenez gero,
Alexandro
tsarrak Frantziaren kontrako gerrara eraman zuen
1806an
.
Napoleonek
Jenan eta Auerstadten zapaldu zuen Prusia eta, frantsesak Berlinen sarturik, Prusiak bere lurraldeen erdiak galdu zituen
Tilsiteko hitzarmenaren
ondorioz. Berlingo Unibertsitatea
1809an
sortu zuen.
1815ean
,
Vienako Batzarrari
esker, lehengo lurrez gainera,
Rhin
aldea eskuratu zuen Prusiak.