Frantzisko Josef I.a
[1]
(
alemanez
:
Franz Joseph I.
,
hungarieraz
:
I. Ferenc Jozsef
,
eslovenieraz
:
Franc Jo?ef I.
;
Schonbrunn jauregia
,
Viena
,
1830eko
abuztuaren 18a
-
Schonbrunn jauregia
,
Viena
,
1916ko
azaroaren 21a
) 1848-1916 bitartean
Austriako enperadorea
eta
Hungariako
erregea izan zen.
Berorren Maiestate Inperiala eta
Apostolikoa
, Frantzisko Josef I.a,
Jainkoaren
graziaz, Austriako
enperadore
,
Hungaria
eta
Bohemiako
errege;
Dalmazia
,
Kroazia
-
Eslovenia
,
Galitzia
, Lodomeria eta
Iliriako
errege;
Jerusalemgo
errege; Austriako
artxiduke
;
Toskanako
eta
Krakoviako
duke
handia.
Frantziko Karlos artxidukearen
semea eta
Frantzisko II.aren
biloba zen. Haren osaba
Fernando I.ak
1848ko
Vienako Iraultzan
aginpidea utzi zuenean, berak eskuratu zuen. Lehen urteetan
habsburgotarrak
Europan eta
Austriako Inperioan
nagusi izateko ahaleginak egin zituen.
Prusiarrek
Alemania bereganatzeko zuten asmoari aurre egiteko, 1848an Austria
Alemania Handian
sartzeari ezezkoa eman zion, eta orobat,
1850ean
Olmutzen
Alemania Txikia
sortzeari ere.
1849an
Novarako garaipena
lortu eta berriro ezarri zuen Austriaren aginpidea
Lombardian
. Garai berean,
Nikolas I.a
tsarraren
laguntzaz, Austriako dinastiaren galera nahi zuten hungariarrak menderatu zituen. Austria bertako politikari dagokionez,
Schwarzenbergen
aholkuak ontzat hartu eta
1851ean
1849ko
konstituzioa baliorik gabe utzi zuen.
Autoritarismo
hutsa izan zuen oinarri bere agintean eta, Alemania eredu hartuta, burokrazia zentralizatua ezarri zuen inperio osoan.
Kanpoan, ordea, hondamen handiak izan zituen (Errusiarekin zuen hitzarmenaren amaia,
Italiako
lurraldeen galera eta, batez ere,
Sadowako guduan
Prusiarren kontrako porrota), eta alemaniar ez ziren herriei naziotasuna onartu behar izan zien.
Federalismoari
(
1860
) eta zentralizazioari (
1861
) buruz zituen asmoetan huts egin zuen, eta
Hungariarekin
hitzarmen bat izenpetu zuen. Horrela,
1867an
Austriako Inperioko maila bereko lurralde egin zuen Hungaria. Frantzisko Josef eta
Elisabet
emaztea Hungariako errege-erregina izendatu zituzten. Hungariarekiko harremanak zirela eta, gainerako herrien arazoak areagotu zitzaizkion, txekiar eta hegoko eslaviarrekikoak, batez ere.
Barne-politikan, Reichsrateko (1861ean, enperadoreak parlamentu bat sortu behar izan zuen Vienan) oposizio liberalari eta sozialdemokratari amore eman behar izan zien. Familiako ezbeharrek atsekabeturik, bere erregealdiko azken urteetan egunean eguneko erabakia besterik ez zuen hartzen, eta arazorik larrienei dekretu bidez erantzuten zien.
Franz Ferdinand
ilobaren hilketaren ondoren,
Serbiari
ordainak eskatzeko erabakia hartu zuen, eta
Lehen Mundu Gerra
piztu zuen. Inperioa desegin baino bi urte lehenago hil zen.
Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|