Frantzisko Frantziakoa (1555-1584)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko Frantziakoa (1555-1584)

(1576)
Duke of Anjou (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Saint-Germain-en-Laye 1555eko martxoaren 18a
Herrialdea   Frantziako Erresuma
Heriotza Chateau-Thierry 1584ko ekainaren 19a  (29 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua berezko heriotza : tuberkulosia
Familia
Aita Henrike II.a Frantziakoa
Ama Katalina Medici
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Leinua Valois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aristokrata

Frantzisko Frantziakoa ( Hercule Francois ; Fontainebleauko jauregia , 1555eko martxoaren 18a - Chateau-Thierry , 1584ko ekainaren 10a ) Alencon, Chateau-Thierry, Anjou, Berry eta Touraineko dukea izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Henrike II.a Frantziakoaren eta Katalina Mediciren laugarren eta azken semea izan zen. Haurtzaroan harrapatu zuen baztangaz aurpegia desitxuratua eta gorputza maker zituen. 1570eko hamarkadaren hasieran Katalina Medici Elisabet I.a Ingalaterrakoarekin ezkontzen saiatu zen. Hasiera batean, adin alde handia eta erlijio ezberdintasuna zirela eta, Elisabetek ezezkoa eman zion arren, Frantzisko hil zen arte negoziatzen jarraitu zuten [1] .

Bizitza osoan anaia Henrikeren ( 1574tik aurrera Henrike III.a, Frantziako erregea) lehiakidea izan zen. San Bartolome gaueko sarraskiaren ondoren Arroxelako setioan ( 1573 ) parte hartu zuen. Han bere koinatu Henrike Nafarroakoaren adiskide bihurtu zen. Harekin batera erregeren politikaren aurka zeuden aristokrata katoliko eta higanotek eratutako Deskontenten alderdiko ( frantsesez Parti des Malcontents ) buruzagia izan zen [2] . Karlos IX.a Frantziakoa aspalditik eri handi zegoenez gero, haren ondorengoa Alencongoa izan zedin konspiratu zuten. Baina konplotak huts egin zuen eta bi buruak espetxeratuak izan ziren [1] .

1575eko irailean Alencongo dukeak, Henrike Nafarroakoarekin batera, ihes egitea lortu zuen. Frantziako 5. Erlijio Gerran Henrike III.a Frantziakoaren errege armadaren aurka borrokatu ziren. Gerrari amaiera eman zion Beaulieuko ediktua ( 1576 ) oso mesedegarria izan zen bai higanotentzat nola Frantziskorentzat. Hau erregerekin adiskidetu eta bere handinahia Flandesen asetzen saiatu zen. 1579an Gilen Orangekoak Herbehereetako errege izateko proposatu zuen. Ondoko urtean Probintzia Batuek Herbehereetako askatasunaren babesle izendatu zuten eta 1582an Brabanteko duke. Bere aginpideari jartzen zitzaizkion mugak onartzen ez zituenez, 1583ko urtarrilean Anberes armaz hartzen saiatu zen, baina porrot egin zuen [2] .

1584ko ekainaren 10ean hil zen, tuberkulosiak eta bere bizimoduaren gehiegikerien ondorioek joa. Heriotz honek Henrike Nafarroakoa Frantziako koroaren oinordeko bilakatu zuen [2] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b Jokinen, Anniina: Biography of Francois, Duke of Alencon and Anjou Luminarium Encyclopedia
  2. a b c Francois d’Anjou Henri IV, le regne interrompu
Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Frantziakoa (1555-1584) Aldatu lotura Wikidatan