Barrutia
(
frantsesez
arrondissement
)
frantses estatuko
departamenduetako
azpibanaketa da.
Ez dira nahastu behar Frantziako
udal barrutiekin
, zeinetan banatuak daude hiri handiak (
Paris
,
Lyon
eta
Marseilla
)
Departamenduaren barruan lehen mailako administrazio-azpibanaketa da. Bigarren mailan
kantonamendua
(
canton
) eta hirugarrenean
udalerria
(
commune
) daude.
Barruti
bakoitzaren buruan
suprefeta
(
sous-prefet
) dago; departamenduko
prefeta
bezala ez da demokratikoki aukeratutako kargua,
frantses errepublikako presidenteak
zuzenean izendatzen baitu.
Gaur egun estatu osoan (
Hexagonoa
,
Korsika
eta
itsasoz haraindiko lurraldeak
kontuan hartuta) 349
barruti
daude. Departamendu gehienek 3-4 dituzte.
Antzinako Erregimenean
dagoeneko antzeko kontzeptu baten inguruko proposamenak egin ziren.
Frantziako Iraultzaren
ostean lurralde antolaketa sakona bultzatu zen eta
departamenduak
sortu ziren. Egitura honetako lehen azpibanaketa proposamena
distritua
izan zen baina urte gutxi iraun zuten.
Barrutiak
VIII.urteko
eurikorraren
28ko (
1800eko
otsailaren 17ko
) legearen bitartez sortu ziren distrituak ordezkatzeko. Inoiz ez dute zuzeneko botere handirik izan eta batez ere departamenduko
kontseilu nagusi
eta
prefetari
aholkuak emateko ahalmena izan du. Behin baino gehiagotan (
1837an
,
1871ean
) barrutiak desagertzeko proposamena egin da
[1]
.
Noizbait, bereziki
Hirugarren Errepublikan
, hautesbarrutiaren funtzioa bete izan dute.
1790eko
distritu kopurua
1800eko
barruti
kopurua baino handiagoa bazen,
1926ko
irailaren 10eko
dekretuaren ondorioz 106 barruti desagerrarazi zituen: 386 izatetik 280 izatera pasatu zen
[2]
[3]
.
Hortik aurrera beste bakan batzuk ere desagertu badira ere, kontrako joera egon da eta
1960ko hamarkadatik
barruti kopurua handitu egin da, batez ere
Ile-de-Francen
eta
Itsasoz haraindiko departamenduetan
. Beste leku batzuetan ere sortu dira, adibidez
Arcaishongoa
(
Gironda
)
2006an
jaio zen.
1800ean
sortu zirenean
Ipar Euskal Herriko
hiru lurraldeak
Behe Pirinioetan
sartu zituzten, gaur egun
Baiona Iparraldeko kantonamendua
den
Aturriko
ipar ibarra (orduan udalerria zen
Santizpiritu
eta
Tarnoseko
auzoa zen
Bokale
) izan ezik. Departamenduan 5
barruti
sortu ziren:
Baiona
,
Maule
,
Oloroe
,
Ortheze
eta
Pauekoak
; haietako hirutan euskal lurrak sartu zituzten, beraz 1800ean hauxe zen egoera:
1926an
desagertarazi zituzten barrutien artean Behe Pirinioetako bi egon ziren,
Ortheze
eta Maulekoa (
1841etik
Maule-Lextarreko kantonamendua
zeritzona); azken honetako lurraldeak horrela banatu ziren:
Aturritik
iparraldera kokatutako eremuari dagokionez,
1857an
Landetatik Behe Pirinioetara pasatu ziren:
Santizpiritu
udalerria izateari utzi eta
Baionan
sartu zuten eta alderantziz
Bokale
udalerria sortu zen;
Tarnose
, ordea, Landetan geratu zen.
|
---|
Lurraldekoak
| | |
---|
Administraziokoak
| |
---|
Historikoak
| |
---|
Hego:
Hego Euskal Herrikoa ?
Ipar:
Ipar Euskal Herrikoa
|