Wikipedia, Entziklopedia askea
Frans Snyders
(
Anberes
,
Flandria
,
1579ko
azaroaren 11
–
ib.
,
1657ko
abuztuaren 19a
)
flandriar
margolaria
izan zen.
Brueghel Gaztearen
ikasle izan zen, eta 1602an maisu-titulua lortu zuen. Margolari
barrokoa
zen.
Izadi hilak
, fruituak, loreak eta animalien irudiak egin zituen hasieran, baina geroago indar handiko ehiza- eta borroka-irudiak, adierazkortasun bizikoak, ondu zituen,
Pieter Aertsen
eta
Joachim Beuckelaerren
margolanetan oinarriturik, baina estilo originala erabiliz betiere.
Snydersen lan nagusiak: "Izadi hila", "Oilarren borroka" (1625), "Basurdearen ehiza", "Fruta saltzailea" (1636) eta "Orein-ehiza", bere maisulan handienetakoa. Azken hori Filipe IV.ari erakutsi zioten, eta horri esker eman zion erregeak ehizari buruzko zenbait margolan egiteko mandatua.
1603-1609 bitartean
Italian
bizi izan zen,
Erroman
,
Napolin
eta
Milanen
. Sorterrira itzuli zenean arrakasta handia lortu zuen izadi hilen margolari gisa, eta horrela erakarri zuen
Rubensen
arreta. Haren adiskide egin zen, eta harekin batera aritu zen lan askotan, 1611-1616. urteen artean. Era berean, Snydersek lehoi- eta basurde-ehizari buruz margotu zituen zenbait margolanetan Rubensen ukitua antzematen da. Rubensen margolaritzatik hartu zituen ezaugarrien artean, aipagarriena margoaren eta konposizioaren zentzua da, baita apaingarrien oparotasuna ere; margoen erabilerari dagokionez, margo-nahasketa erabili ohi zuen, gorria eta zuria nabarmentzen direla betiere. Baina ez zen Rubens izan Snydersekin lan egin zuen ertilari ospetsu bakarra; izan ere, Snydersek zenbait irudi margotu zituen
Antoon van Dycken
eta
Jacob Jordaensen
margolan batzuetan.