Francisco Escudero

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Francisco Escudero
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Francisco Escudero Garcia de Goizueta
Jaiotza Zarautz 1912ko abuztuaren 13a
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Donostia 2002ko ekainaren 7a (89 urte) (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Irakaslea(k) Beltran Pagola
Conrado del Campo (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta orkestra zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera

IMDB: nm0260495 Musicbrainz: d6a8e3e2-f578-43d6-9f05-c7c78f05fef2 Discogs: 2308679 Edit the value on Wikidata

Francisco Escudero Garcia de Goizueta ( Zarautz , Gipuzkoa , 1912ko abuztuaren 13a - Donostia , Gipuzkoa , 2002ko ekainaren 7a ) euskal musikagilea zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Francisco Escuderoren omenezko monumentua Zarauzko Villa Munda edo Zeleta Berri jauregiko lorategian.

Donostiako Musikaren Udal Ikastegian hasi zen musika ikasten beranduago Madrilen amaitzeko. 1930ko hamarkadan, Parisera joan zen Paul Dukas eta Paul Le Flem -ekin ikastaro bat egitera Munich-en amaitzeko, Albert Wolf zuela irakasle. 1937an, Espainiako Arte Ederretako saria jaso zuen, Trio bucolico lanarekin. Gerra Zibilaren garaian, Frantziara joan zen, gerora itzultzeko.

1945ean , Bilbora joan zen bizitzera. Bertan, Bilboko Koralaren zuzendari izendatu zuten Escudero. 1947an, Pinceladas vascas piano eta orkestrarako lanarekin saria jaso zuen. 1948an Zarautzera bueltatu zen Donostiako Musikaren Udal Ikastegiaren zuzendari izatera. 1957an , Espainiako Musika Sari Nazionala irabazi zuen Arantzazu eta Evocacion en Itziar obrekin. 1960an , Donostiako Banda sortu zuen. Bilbon aurkeztutako Zigor opera -lanarekin, berriz ere, Espainiako Musika Sari Nazionala jaso zuen.

Azkenengo urte hauetan, Bilboko eta Galiziako Orkestra Sinfonikoek jo dituzte bere lanak. Escudero familia, konpositoreak estreinatu gabeko lanak estreina daitezen saiatzen ari da urteotan. 2002an hil zen, eta oroigarri bezala, Donostiako Udalak hiriko plaza bati ezarri zion Francisco Escudero izena. 2004an, Donostiako Musika Udal Ikastegia edo Kontserbatorioaren izena aldatu zen, gaur Francisco Escudero Kontserbatorioa izena duelarik.

Monumentua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gaur egun Zarautzen , musika kontserbatorioa kokatzen den Villa Munda edo Zeleta Berri jauregiko lorategian Escuderoren omenezko monumentu bat kokatzen da.

Ezagututako lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Pinceladas vascas
  • Zigor (opera)
  • Gernika (opera)
  • Eusko Salmoa
  • Sinfonia mitica
  • Illeta (oratorioa)
  • Aranzazu (poema sinfonikoa)
  • Evocacion en Itziar
  • Concierto Vasco para piano y orquesta
  • Concierto para violoncello y orquesta
  • Sinfonia Sacra
  • Fantasia geosinfonica

Sari eta goraipamenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Escudero Aldatu lotura Wikidatan