Francis Scott Key zubiaren erorketa
2024ko
martxoaren 26an
, asteartea,
Francis Scott Key zubiaren
zati nagusiak erori egin ziren
Baltimoren
(
Maryland
, AEB), MV Dali kargaontzik euskarri-zutabeetako baten aurka talka egin ondoren. Gutxienez, sei pertsona desagertuta daude.
Mexikok
Washingtonen
duen kontsulatuaren arabera, sei pertsona horien artean Mexikoko,
Guatemalako
eta
Salvadorreko
nazionalitatea zuten zubian lanean ari ziren langileak zeuden. Kargaontziak arazoak zituela jakinarazi zion portuko agintaritzari zubiko zutabearekin talka egin baino bi minutu lehenago.
[1]
Francis Scott Key zubia edo Outer Harbor Crossing
Baltimoreko
portuaren kanpoaldean zegoen
altzairuzko
arkudun
sareta zubi jarrai
bat zen,
Patapsco ibaiaren
bokaletik gertu.
Ameriketako Estatu Batuetako
Maryland
estatuko 695. errepidea bere gainetik igarotzen zen. Baltimoreko zubi handiena da. Teknikoki zahartuta zegoen eta egituraren segurtasuna ez zegoen bermatuta. Baltimoreko badiaren presentzia ikonikoa zen. Baltimoreko portua
AEBko
ontzi-zentro handienetako bat da eta bere erorketa ondorioz instalazioak itota gelditu dira.
[2]
MV Dali
izeneko 300 metroko zamaontziak jo zuen, goizaldean, Francis Scott Key zubiaren zutabeetako bat. Baltimoreko bertako portutik atera zen ontzi hori, ordu erdi lehenago. Kargaontziak arazoak zituela jakinarazi zion portuko agintaritzari zutabearekin talka egin baino bi minutu lehenago ?AEBetako 01:30ak, Euskal Herriko 06:30ak?. Motorean indarrik gabe gelditu zela esan zuen, eta noraezean zihoala, korrontearen menpe. Ohartarazpenak trafikoa mozteko denbora eman zien larrialdi zerbitzuei; hala ere, zortzi ibilgailu erori ziren
Patapsco
ibaiko uretara. Bilaketa lanak berehala hasi ziren eta momentuz sei dira desagertuak, seiak zubiaren mantentze lanetan ari ziren igeltseroak.
[3]
Istripua gertatu eta berehala uretik bi pertsona erreskatatu zituzten: batek ez zuen zauri larririk, baina bestea ospitale batera eraman zuten, larri. Desagertu zerrenda ofizialeko seiak zubian ari ziren langileak ziren, baina argitzeke dago eroritako autoetan ere norbait zegoen.
[3]
Singapurreko
bandera du ontziak, eta
Sri Lankara
abiatua zen, 27 egun iraun behar zuen bidaia batean. Jabeak jakinarazi du eskifaiako 22 kideak onik daudela;
Indiako
nazionalitatea dute guztiek. 2021ean ere arazo teknikoak izan zituen ontziak.
Txilen
eginiko ikuskaketa batean aurkitu zizkioten, baina handik irten aurretik konpondu zituzten.
[3]
Wes Morre Marylandeko gobernadoreak larrialdi egoera ezarri zuen istripuaren ondoren, eta Washingtoni laguntza eskatu zion. Agintariek adierazi dute zubiak garrantzi handia duela Baltimoreko zirkulazio sisteman.
[3]